2014-06-02

El Salvador- etik bisita

Gaur goizean El Salvador-eko bi lagun etorri zaizkigu bisitan. Eskola ezagutu dute, eta bukaeran hainbat abesti eskaini dizkigute kitarraren laguntzaz. 



 
Guk ere gureak egin ditugu: "Hegoak ebaki banizkio" eta "Ikusi mendizaleak". 

 



Bukaeran, denok elkarrekin, Kaxianoren "Itsasontzi baten" abestu dugu. Bai, bai, El Salvador-ekoak eta gu.... euskaraz!

Oso goiz atsegina pasa dugu! 

Mila esker eta besarkada handi bat!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).