Goizean oso gogotsu geuden Arotz-Eneara joateko.
Autobusa hartu eta maletak ezin kabiturik ibili ginen.
Iritsi ginenean Xuban begiralea etorri zen,eta geletara joan ginen,
Lo-zakuak eta almoada fundak jarri genituen bakoitzaren ohean, gero aretora joan ginen.
Oso eguraldi txarra egin zuen eta horregatik ogia eta gailetak egin genituen.
Afaltzeko guk egindako ogia jan genuen, ez zegoen oso ona.
Hurrengo goizean gosaltzera joan ginen eta guk egindako gailetak jan genituen.
Ondoren herri kirolak egin genituen eta LHko gainontzekoak etorri ziren, eta hamaiketakoa
jan genuen.Ondoren aretoan jolastu genuen eta gero bazkaltzera joan ginen.
Bazkaldu eta gero kobazuloak ikustera joan ginen, euri pixka bat hasi zen eta orduan denak kobazuloan egon ginen. Atertu zuenean aterpetxera bueltatu ginen,
Arotz-Enean altxorraren bila egin genuen eta gero afaltzera joan ginen.
Afaldu eta gero pijama desfilea egin genuen eta gero ohera joan ginen.
Hurrengo goizean Etxarri ezagutu genuen eta baserri bat bixitatu genuen.
Behi asko zeuden eta txekorrak ere.
Gero aretora joan ginen eta ondoren bazkaldu egin genuen.
Bazkaldu eta gero autobusa etorri zen maletak sartu eta Adunara etorri ginen.
OSO ONDO PASA GENUEN
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).