📚 Bikoteka Irakurtzen👦👧 Gure eskolan hilabetero ikasleek bikoteka irakurtzen dute. Helburua da elkarri lagunduz irakurketan trebatzea 📖 eta irakurtzeko gogoa piztea. Handienek txikienei laguntzen diete, eta horrela irakurketak giro goxoa eta atsegina sortzen du.
   Asteartean Aiztondo Txiki ospatu genuen Zizurkilen.  Mendiagain eskolako ikasle eta irakasleek ibilbide eta pista jolasa herrian zehar prestatu zizkiguten.   Beste eskolako haurrekin jolastu, barre egin eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izan genuen.   Eguna dibertigarria eta atsegina izan zen eta poz pozik bueltatu ginan denok etxera 🏡.