Kaixo gu Adunako 2. eta 3. mailako ikasleak gara. Euskararen egunerako proiektu bat egin dugu. Makina sinple hauek ikasi ditugu: Palanka. Polea. Balantzina. Arrapala bat egin dugu euskararen egunerako. Plano inklinatua bi maila ezberdin lotzen erabiltzeko den aldapatxoa da. Objektu astunak arrastaka igotzeko edo jaisteko balio du. Arkimidesek asmatu zuen polea indarra transmititzeko balio duen makina sinple bat da. Poleak gauza astunak altxatzen ditu. Kanpoaldean soka eta gurpila du. Polea sistema igogailuetan erabiltzen da. Polean soka pasa eta sokari kotxea lotu diogu. Sokaren beste aldeari kartela lotu diogu. Orduan, kotxea askatu arrapalan utzi eta Aduna igoko da. Polearen gurpilak laguntzen du kotxea eta kartela igo eta jaisten.
TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo hezi nahian, joku kooperatiboak egin ditugu. Elkar lagundu, partekatu eta ondo pasatzea izan da helburua.
Aurten ere eguberritako kantu entseguak egiten hasi gara. Animatu zaitezte eta etorri gurekin abestera. Asteazkenean 12:15ean Ostegunean 15:45ean Ostiralean 15:45ean
Gaur Nazio Arteko Euskararen eguna ospatu dugu Adunan. Hiruhilabete honetan mugimendua eta makinak lantzen aritu garenez, gure tramankuluak erabili ditugu
Bihar 15:30etan Adunako frontoian Nazioarteko Euskararen Eguna ospatuko dugu eta denok honako abesti hau abestuko dugu. Entseguak egin nahi baldin badituzue hemen duzue bideoa.
BI TUTUEKIN MAKINA BAT EGIN DUGU BATUKETAK EGITEKO. TUTUETATIK GARBANTZUAK BOTATZEN DITUGU ETA ONDOREN SASKIRA ZENBAT ERORI DIREN KONTATZEN DUGU.LANEAN GUSTURA ARITZEN GARA LANEAN
Hiru hilabete honetan makinak eta mugimendua landu ditugunez, tailerrak antolatu ditugu. Adin desberdinetako ikasleak elkar lanean aritu gara eta oso gustura gainera. Ostegunean Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen dela eta, gonbidatuak zaudete denok frontoian egingo dugun erakustaldira arratsaldeko 15:30 etan.