Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

irakurketa etiketa duten argitalpenak ikusgai

Literatura Asteko irudiak

Kaixo denoi! Dakizuen bezala, pasa zaigun astean zehar Literatura Astea ospatu genuen. Hainbat ekintza aurrera eraman genituen, eta bertako irudiak jarraian duzuen bideotxoan duzue ikusgai.

Literatura Maratoia

Dakizuen bezala, aste honetan Literatura Astea ospatzen ari gara, eta antolaturiko ekintzen artean, Literatura Maratoia antolatu dugu. Hau gaurko egunean eraman dugu aurrera. Eskolako ikasleek hainbat ipuin, asmakizun edota pasadizo irratian irakurri eta kontatu dizkigute. Hemen duzue errepikapena berriz ere entzun nahiko bazenute.

Literatura Astea

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gu oporretan geundenez, aste hau Literatura Astea bihurtu dugu. Atzo, Intza Alkain ipuin kontalaria,  eskolara gonbidatuta  hainbat ipuintxo kontatu zizkien Haur Hezkuntzakoei, horien artean, Kutxa bat. Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna izan dugu! Ostegunerako ere, baditugu hainbat ekintza antolatuta, hala nola, Literatur Maratoia eta Liburu Azoka Txikia. Maratoia, goizean zehar, eskolako ikasleek irratitik ipuin desberdinak irakurri edota kontatuko dituzte, beraz, erne eta adi ibili!! Azoka berriz, zuek etxetik ekarritako liburuak eskolako atarian salgai jarriko ditugu. Bertan ateratako dirua Segundo Montesera bidaliko dugu. Animatu zaitezte etortzera, baliteke liburuen artea altxorren bat topatzea. Eta astea ondo bukatzeko, ostiralean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorriko...

El Principito

Dakizuen bezala, iazko ikasturtean Martziano gelakoek "El Principito" liburua irakurri ostean, Stop Motion teknika erabiliaz bideo bat egin genuen. Hau leer.es web orriak antolatutako Bibliothraileer lehiaketara aurkeztu genuen eta lehenengo saria jaso zuen.  Hemen duzue gure altxorra, gozatu! 

Abezedario titirijaio

Izenburu duen liburuarekin gure herriko bizilagun den Juan Kruz Igerabide idazleak Haur eta Gazte Literaturako Espainiako saria irabazi du. Eskolatik, bihotz bihotzez, ZORIONAK!!

Booktuberrak

Joanes eta Lnaderrek honako bideoa prestatu dute irakurritako liburuak gomendatuz. Ez galdu  beraien gomendioa! 

Booktuberrak

Gaurkoan, Amaiak eta Iratik pare bat liburu gomnedatuko dizkigute. Aurrera neskak!!

Booktuberra- Pesadillas

Egun on denoi!  Ni Peru naiz eta Pesadillas liburua gomendatzera noa. Aio! 

Literatur Astea- Bikoteka irakurtzen

Atzo Liburuaren Eguna zela eta, eskolan irakurketarekin zerikusia duen ekintza aurrera eraman genuen: Binaka irakurtzen. Eskola guztitik aritu ziren irakurtzen, salto gelan, nagusien gelan, eskaileretan....edozein txoko erabili zuten lurrean eseri eta ipuintxoa kontatu eta entzuteko. Oso polita atera zen, eskolako handiek txikiei kontatu zizkieten beraiek aukeratutako ipuinak eta batzuetan alderantziz ere!

Literatur astea

Apirilaren 23a Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, datorren asterako Literatur Astea antolatu dugu eskolan. Jarraian ikusiko duzue antolatutako ekintzak. Tertulia dialogikoak, bai euskaraz baita gazteleraz ere, Martziano gelakoek egingo dute, astearte eta ostegunean gopizeko 10tan. Eta zu, guraso bezala, gonbidatuta zaude parte hartzera! Ondoren, irakurriko ditugun testuak dituzu baita tertulia dialogiko bat nola egiten den jarraibidea. Animatu zaitezte parte hartzera!

Booktuberrak

Jonek eta Izarok, "Manolito Gafotas" eta "Sorgin Txikia "ri buruzko bideo bat egin dute. Aurrera booktubers!

Booktuberrak

Kaixo blogariok!! Hemen ditugu Aiora eta Alaitz beraien liburuak gomendatzen. Ea gustatzen zaizuen!!

Booktuberrak

Kaixo denoi! Oraingo honetan Martziano gelako Lohitzun eta Ibai ditugu liburu gomendioa egiten, aurrera Booktuberrak!!

Gaztazko piramidearen misterioa

Joanes Cestau

Los cinco: Tim persigue a un gato

Irati Polo

Secretos del Pony Club

Izaro Etxarri

Nafarroa Amets Urratua

Lohitzun Aristeta

Yokai Watch

Peru Sarasola

La expedición al país del Punt

Yo os recomiendo este libro por qué me ha parecido muy interesante. Este libro habla sobre una familia que se va a Egipto y en esa familia hay muchos niños. Estos  tienen aventuras, también hacen amigos... encuentran a gente mala pero lo más importante es que se lo pasan muy bien. Escrito por María Mañeru, la ilustración ha sido por B. Barbero y t iene 144 hojas Es uno de los pocos libros que me he leído entero, ¡animaros! Jone Agirre

Ina nire ama Afrikarra.

Jone Agirre