Aupa Unax! dantzari bikaina zara!!!
Adunako herri eskola
2021-01-15
2021-01-14
Baso eskola lehenengo eguna
HH ikasleak baso eskola proiektuarekin hasi dira martxan. Astean behin basora joango dira jolasten ikastera.
2021-01-08
Don Macarron chistero
Gure eskolako Michaelek lan interesgarri bat sortu du LH3 eta LH4-ko ikasleekin.
Ikasleak "Don Macarron chistero a la de one otero-tero tis-tis-tis otero-tero tis-tis-tis one, two three" jolasean ikusi zituen eta beraiek grabatu ondoren, musika interesgarri bat sortu eta lau taldetan arte lana ere egin zuten.
Michaelek bideo honetan arte lanak elkartu, izenburua jarri eta sortu zuten musika txertatu ditu.
Ikusi eta entzun ze interesgarria eta polita geratu den.
Mila esker Michael!!!
Michael;
Aupa! I recorded Basque students (Aduna, Gipuzkoa) playing a game where they sit in a circle and clap hands. I recorded them and created a big trap beat!The artwork came together with four groups of students drawing a corner of the artwork each and then I overlaid the title.
2021-01-07
Jangela
2021/2022 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen URTARRILEKO menua honako hau duzue.
OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
2020-12-23
Adunakaria
Ikasturte berezi honetako azken egun honetan, hiruhileko honetan zehar landutako albisteak, gogo eta ilusio handiz aurkezten dizuegun Adunakarian bildu ditugu. Bertan, eskolako albisteak, Euskal Herrikoak, Espainiakoak, mundukoak zein kirolak, kultura eta denbora pasak aurkituko dituzue.
2020-12-22
BERRITSU IRRATIA 36. emanaldia
Gaurkoa izan da, ikasturte berezi honetan egin dugun azken irratsaioa. Xela, Eneko, Ohian, Amets, Nora, Xuhar, Izar eta Uxueri egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea. Arene eta Izarori egin diogu elkarrizketa.
Gainera, gaur zozketa ere egin dugu eta zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu.
Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!
Gainera, gaur zozketa ere egin dugu eta zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu.
Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!
2020-12-18
Azken musika saioa
Azken musika saioa berezia izan da. 12 Hoberenek etxeko instrumentuak ekarri dituzte eta musika saioa kontzertu bihurtu dugu. Hona hemen gure artistak.
Mundialak zarete !!
2020-12-15
12 hoberenak plastika egiten
Oso gustura aritu gara proiektu hau aurrera eramaten.
Lehen, lanean ikusi gintuzuen eta oraingoan proiektua bukatu ondoren aurkezten.
Lehen, lanean ikusi gintuzuen eta oraingoan proiektua bukatu ondoren aurkezten.
Ea gustatzen zaizkizuen!!!
2020-12-14
KORONABITSUS ALBISTEGIA
koronabitxus gelakoek hiruhilabete honetan albistea lantzen aritu gara eta gure albistegia sortu dugu. Kalean , gelan eta eskolan grabatu eta gertatutako albisteak grabatzen primeran pasa dugu. Ikusi ikusi nolako berriak izan ditugun azkenaldi honetan.
2020-12-10
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)