Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2020

Euskadiko orkestra sinfonikoa

Asteazkenean 3.ziklokoak, euskadiko orkestrak antolaturiko  Maitasun epikoak kontzertua ikustera joan ginen,  Alkizako eskolako lagunekin. Egun polita izan zen eta Alkizako lagunekin ederki pasa genuen.

June Ansoleagaren bisita

Atzoko egunez, June Ansoleaga Eitbko kazetaria eta Eguraldiko aurkezlea gure artean izan genuen.  June, bizkaitarra da, Sopelakoa. 1987ko urriaren 20ean jaio zen.  Oso bisita atsegina izan zen, eguraldiari buruz ikasi genuen, baita isobarak zer ziren ere. Mapa meteorologikoak irakurtzen ikasi genuen eta besteak beste a ntizikloiek, hau da, eguraldi lasaia, erlojuaren norabidean doaz, eta borraskak, eguraldi nahastua,  berriz, kontrakoa. Olatuak neurtzeko, itsasoan buiak daude, horrekin, hauen altuerak neurtu ditzakete. Donostiko portuan badago bat, eta bestea berriz, 16 millatara. I tsasoko mapan agertzen zen geziak, haizearen norabidea nondik datorren markatzen zuela uste genuen. Oker ginela ikusi genuen, itsasoaren indarra nondik datorren esan nahi du. Uholdeak nola sortzen diren esan zigun. Sateliteei ere hitz egin zuen, https://es.sat24.com/es/sp web orri horretan, sateliteak 10 min.ro argazkiak ateratzen dituzte, eta bertan, lainoak eta hodeiak ikus daitezke. Eguraldi
INAUTERIAK 2020 Aurten ere,  3.ziklokoek  kolore kolore abestiaren  koreografia    asmatu dute . Ikasle , irakasle  eta gurasoak dantzatuko dugu. Beraz, ikusi eta ikasi!! Gora inauteriak!! 

Nanogunera bisita

Asteartean, otsailak 11, Emakume eta Neska zientzialariaren nazioarteko eguna ospatu zen, eta guk egun honekin bat eginik  Donostian dagoen Nanogunera bisita egin genuen. Eta orain galdetuko duzue, eta han zer egiten dute? Ba hitzak dioen bezala, gauza txiki txiki txiki txikiak ikertu eta egiten dituzte, adibidez, mobiletan dauden txipak. Bertan,  24 herrialde ezberdinetako 90bat langile daudela kontatu ziguten, eta zientziako arlo ezberdinetan langile edo ikerlari daudela, adibidez, kimikariak, biologoak, ingeniariak... Tailer batzuk egin genituen, esaterako  nitrogeno likidoarekin jolastu genuen. Zer gertatuko litzaioke globo bati nitrogeno likidoan sartuko bagenu? Guk esperimentatu genuen. Imanekin magnetismoa ikusi genuen, burni hautsa dantzan jarriz. Bertako instalakuntzak erakutsi zizkiguten eta dituzten mikroskopio bereziak nola eta zertarako azaldu ziguten. Amaitzeko, hamaiketako mundiala jarri ziguten. Errepikatzeko moduko irteera izan zen!

Ihauteriak

Badatoz ihauteriak eta horrekin batera gure egitarau kartela aurkezten dizuegu.  Dakizuen bezala, ikasle batzuk margolariak izango dira, besteak artistak, grafiteroak, margoak ere. Azkenik Frida Kahlo ere izango dugu gure artean. Urtero legez, 14:45ak aldera aterako gara eskolatik eta herritik kalejiran eta dantzan joango gara, geldialdiak eginez: Uztartza parean, Sugandilan, sagardotegietako errotondan, Elordi Plazan, eta azkenik eguraldia lagun badugu, azkeneko dantza Herriko Plazan egingo dugu. Eguraldi kaxkarra izango bagenu, frontoian egingo genuke azkeneko dantza hau. Festarekin amaitzeko, Gurasoen Elkartearen eskutik, merendola goxo bat egongo da frontoian arratsaldeko 16:00tik aurrera.  Animatu zaitezte gurekin festan parte hartzera! 

URPEKARIEN EMANALDIA

AURREKO ASTEAN URPEKARIEN GELAKOAK ETORRI ZIREN INGELESEKO EMANALDI TXIKI BAT EGITERA. PRIMERAN EGIN ZUTEN ETA ASKO GUSTATU ZITZAIGUNEZ BESTE EGUN BATEAN ERE ETORTZERA GONBIDATU DITUGU. MILA ESKER ETORTZEAGATIK!

Sahararekin elkartasuna

Kaixo! Gu, Kalabaza taldekoek, matematikako orduan, Sahararako produtktuen bilketaren jasoketa egin dugu, eta hemen zuekin partekatzera etorri gara. Lehenik eta behin, produktu guztiak kaxetatik atera ditugu, sailkatu eta kalkulu orri batean informazioa jaso dugu. Ondoren, bakoitzak, bere erarara grafikoak egin ditugu. Grafikoa, informazioa ematen duen irudi bat da, kasu honetan, hilabete honetan zehar Sahararako janari eta produktu ezberdinen bilketako jasoketa. Bi grafiko egin ditugu, alde batetik, kopurua biltzen duena eta bestetik, pisuarena. Kopuruaren grafikoan ikus dezakeguna,  atuna da gehien dugun elikagaia eta gutxiena, olioa eta piparrak. Bestetik, pisuko grafikoan, arroza da gehien bildu duguna, 18500g, eta atuna aldiz, 4560g. Arroza kopuruz gutxiago egon arren, paketeek atuna baino gehiago pisatzen dute, arroza pakete batek 1kg pisatzen du, eta atunarena berriz, 80g. Denera, 61000g bildu ditugu Sahararako, aupa gu!