EL DIARIO VASCO Adunako leku ezberdinetan grabatu zuten bideoa. NÚÑEZ aduna. Martes, 8 diciembre 2020, 00:21 Interneteko erronka berria da Jerusalema challenge, koronabirusak sortutako krisiak eragindako ezinegona arintzeko ideia duena. DG Master KGren 'Jerusalema' kanta abestuz eta dantzatuz bideoa egitea eta interneten zintzilikatu dute munduko hainbat txokotako herritarrek, eta Adunako Eskolako ikasle zein irakasleek erronka onartu eta erantzun oso ona izan duen bideoa argitaratu dute. «Dani Kultur teknikariak komentatu zigun erronka» eta ez zuten onartzeko dudarik izan. «Egoera triste honetan alaitasuna transmititu» nahi izan dute bideoarekin Iñaki Pagola irakaslearen esanetan.