Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

matematika etiketa duten argitalpenak ikusgai

Jolastuz ikasiz

Aurreko astean, eguraldi ona aprobetxatuz, Oliver biderketa taulak errepasatzen ibili zen. Ezagutzen al zenituzten jolas hauek? Modu entretenigarria biderketa taulak ikasteko, ezta?   "Atzo boloekin 6-ko eta 7-ko taulak landu genituen". "Eta gaur "arraultz biderketak" egin ditugu".

Robotika- mailua (2)

Oraingoan, talde baten prozesua duzue hau. Hasieran, emandako erronkaren baldintza bati erantzuna ematen dion bideoa duzue: legorekin eta engranajeekin mailu bat egin dute eta martxan dabil. Baina, erronka zera da: engranajeekin mailu bat egitea. Eta ahal den xinpleena. Hemen bigarren bideo, erronkari eta buruko engranajeei buelta batzuk eman eta gero,  ateratako mailua.

Robotika- mailua (1)

Nagusien gelakoak matematikan multiploekin lanean hasi eta bizitza errealean nun topatu genezakeen galderari erantzunez, erronka bat sueratu zitzaigun. Mirandaolako Burdinolako mailuak bere engranajeetan multiploak ditu, eta hori nola? Lego eta Scratchetaz baliatuz, hemen gure mailu-robotak!

Pezeta Problema

Egun on! Ogiaren Ibiliaren aurkezpenean problema bat azaldu zitzaigun:  "Angel Elduayeni, gaztetan, 8 orduz lan eginez 8 pezeta ematen zizkioten.   Eta hori, eurotan zenbat da? "   Entzunaldi honetan Adunantxoek problema nola ebatzi zuten duzue.