Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

2-3 urtekoak etiketa duten argitalpenak ikusgai

CHILLIDA LEKU MUSEORA IRTEERA

Adunako Haur Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 urteko haurrek Eduardo Chillidaren eskultura ugari ikusteko aukera izan zuten Chillida Leku museoan. "Harri" eskultura, "Espazioari aholkua" eskultura, "Lotura", "Besarkada" eta "Haizearen orrazia" izan ziren ikusitako eskultura batzuk. Honetaz gain, Zabalaga baserri barruko zenbait eskultura ikusi zituzten eta eskulturetan dagoen Eduardo Chillidaren sinadura ezagutu zuten.

URPEKARIEN EMANALDIA

AURREKO ASTEAN URPEKARIEN GELAKOAK ETORRI ZIREN INGELESEKO EMANALDI TXIKI BAT EGITERA. PRIMERAN EGIN ZUTEN ETA ASKO GUSTATU ZITZAIGUNEZ BESTE EGUN BATEAN ERE ETORTZERA GONBIDATU DITUGU. MILA ESKER ETORTZEAGATIK!

Geletan egindako ipuinen pelikulak (pelipuinak)

Oraingo honetan, geletan landutako ipuin batzuen grabazioak jarri dizkizuegu (beno, oraindik trikubak gelakoen bigarren zatia falta da...). Bertan "Hiru txerritxoak" ipuinaren hiru bertsio ikus ahal izango dituzue, 2 eta 3 urtekoek grabatuta. 4 eta 5 urtekoek "Dortokaren ametsa" grabatu zuten itzalak erabiliz. Kaktus gelakoek ( LH 1.2.3), Ingelesez "Doctor Dog" antzeztu zuten. Eta Trikubak gelakoek (LH 4.5.6) Josu Elberdinen "Jostailugilea" ipuin musikatua. Grabaketen edizioa ere Trikubak gelako ikasleek egin dute Movie Maker programarekin. Espero dugu gustukoa izatea bideo hauek. Bideoak etxetik deskargatu ahal izateko esteka ere jarri dugu, eta arratoiaren eskubiko botoiaz "gorde lotura honela" aukera erabili beharko duzue . Hala ere blogan ikusteko aukera ere baduzue. Gogoratu, egiten dituzuen komentarioekin gure lana nolakoa iruditzen zaizuen jakingo dugu. (Bideoa deskargatzeko egin klik hemen) (Bideoa deskargatzeko e...