Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

STEAM etiketa duten argitalpenak ikusgai

Europarekin jolasean

Nagusien gelakoak, hiruhileko honetan Europa ikasten aritu dira. Bertako lurraldeak eta hiriburuak ikasteko, honako jolasa sortu dute. Aspaldiko "Konekta" jolasa modernizatu egin dute Makey-makey erabilita, txapakume xafla, kableak eta beraien sormena. Hemen dituzue prozesuaren argazkiak baita nola egin zuteneko kontakizuna. Izugarrizko lana egin dute, benetan txalogarria! Norbaitek jolasteko ogoa baldin badu, etorri lasai eskolara, gonbidatuta zaudete!

Koheteen aireratzea

Kaixo, familiak! Atzo arratsaldean, eguberrietako abestien azken entsegua baino lehen, LH 5 eta 6 mailakoek egindako bi koheteen aireratzea egin genuen. Bikain atera ziren, eta oso altu aireratu genituen. Hona hemen bideoak (aurreko saiakera baten bideoa ere badago...)

Portugaleteko zubia

Kaixo, guztioi! Kostata, baina eman dizkiogu azken ukituak gure proiektuari, eta bukatutzat ematen dugu gure Portugaleteko Bizkaia Zubiaren erreplika. 3D inpresioa erabili dugu(filamentu eroalearekin hainbat piezetan) eta robotikako atala ere gehitu diogu Makey-makey plaka eta guzti. Gauza mordoa landu dugu proiektu honekin, eta gainera ondo geratu zaigu, ezta?