Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Artea etiketa duten argitalpenak ikusgai

Giza gorputza

Arte hezkuntzan erronka berri bati ekin genion Pantera beltzen gelan;  giza gorputza era berezian irudikatzeari. Sormen handia erakutsi dute gure lagunek. Hona hemen egin dituzten lan bikainak:

VICENTE AMEZTOYREN LANAK

Pantera Beltzek lan ikaragarriak egin dituzte Vicente Ameztoy margolaria eredu harturik. Ameztoy Donostian jaio zen baina urte asko pasa zituen Villabonan. Bere lanetan giza irudia, natura eta gaur egungo eta lehenagoko gizarteak isladatzen dira. Begira zer nolako lan ederrak egin dituzten:

Aurpegiaren metafora

Kalabza gelakoek Leire Bilbaoren Xomorropoema liburuko Aurpegiaren metaforan entzundakoa marraztu dute, hemen duzue beraien arte lanak. Ez zaizue iruditzen artista batzuk direla ?

COLLAGE

Gure lagunak lan eta lan dabiltza. Etxean dituzten materialekin collage bat egiteko proposamena jaso zuten eta baita egin ere! Honako hauek dira Araitz, Hodei eta Aiarak egindako artelanak. Bikainak benetan!

CHILLIDA LEKU MUSEORA IRTEERA

Adunako Haur Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 urteko haurrek Eduardo Chillidaren eskultura ugari ikusteko aukera izan zuten Chillida Leku museoan. "Harri" eskultura, "Espazioari aholkua" eskultura, "Lotura", "Besarkada" eta "Haizearen orrazia" izan ziren ikusitako eskultura batzuk. Honetaz gain, Zabalaga baserri barruko zenbait eskultura ikusi zituzten eta eskulturetan dagoen Eduardo Chillidaren sinadura ezagutu zuten.