Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Hezkidetza etiketa duten argitalpenak ikusgai

Martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguna

Urtean zehar, hainbat ekintza egiten ditugu genero berdintasuna lantzeko eta gaur martxoak 8 emakume langileen eguna ospatzeko, ikasleek mural koloretsu hau sortu dute.

Emakumearen Nazioarteko eguna

Martxoak 8 ko egun berezi honetan, Martziano gelakoek, berriz ere emakume ospetsu batzuei egindako infografiak erakutsi nahi dizkizuegu. Oraingoan, euskal emakume idazle en inguruan egin ditugu. Jakin, paperean ere ikusgai jarri ditugula eskolatik ere. Lourdes Odriozola Toti Martinez de Lezea

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ba al dakigu egun honen jatorria? Zergatik ospatzen da egun honetan? Noiztik dator berdintasunaren aldarrikapena? Hurrengo bideoan galdera horien erantzunak aurkituko dituzu, hau da, egunaren jatorria azaltzen du:

JOSTAILUAK

Gabonetan ere, hezkidetza! ume guztiak izan daitezkelako erizainak, sukaldariak, gidariak, abokatuak, mekanikariak...

Esperimentua

Hausnarketa bat egitera ematen gaituen  bideo hau interesgarria iruditu zaigu, ea zer iruditzen zaizuen?

Neska ala mutila?

Umea jaio aurretik haurdunari galdetzen diogu neska ala mutila izango duen. Zergatik hori? Garrantzitsua al da? Gure barnean zerbaitek esaten digu jakin behar dugula eta horrela, konturatu gabe, hitz egiteko era aldatzen dugu. Umeekin erabiltzen ditugun doinua, ahotsa, hitzak... desberdinak dira. Bestela, hemendik aurrera fijatu zaitezte eta ikusiko duzue. Hona hemen horri buruzko bideo interesgarria.

Hezkidetzan sentsibilizatzen

Eskolan ere, Martxoak 8a ospatu eta landu dugu. Eskolako sarreran ikus dezakezuen hausnarketa:

HEZKIDETZA

Gabonak badatoz eta Olentzerok opariak ekartzeko orduan hezkidetza ere kontutan hartuko du. Mutilei ez al zaie sukaldatzea gustatzen? Ba al dira neskei bakarrik gustatzen zaizkien ipuinak? Eta mutilen gustukoak direnak soilik? Olentzerori pentsaraztea egingo dioten liburu batzuen azalak aurkezten dizkizuegu, ea zuei ere zer iruditzen zaizkizuen.

Kontutan hartzekoa

Zer gauzak, begiradak, keinuak... egiten ditugu gure egunerokoan?

HEZKIDETZA PROIEKTUA

Pentsaraziko digun bideo bat. Eseri lasai, ikusi eta... ea zer iruditzen zaizuen!