Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Adunantxoak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Europarekin jolasean

Nagusien gelakoak, hiruhileko honetan Europa ikasten aritu dira. Bertako lurraldeak eta hiriburuak ikasteko, honako jolasa sortu dute. Aspaldiko "Konekta" jolasa modernizatu egin dute Makey-makey erabilita, txapakume xafla, kableak eta beraien sormena. Hemen dituzue prozesuaren argazkiak baita nola egin zuteneko kontakizuna. Izugarrizko lana egin dute, benetan txalogarria! Norbaitek jolasteko ogoa baldin badu, etorri lasai eskolara, gonbidatuta zaudete!

Robotika- mailua (2)

Oraingoan, talde baten prozesua duzue hau. Hasieran, emandako erronkaren baldintza bati erantzuna ematen dion bideoa duzue: legorekin eta engranajeekin mailu bat egin dute eta martxan dabil. Baina, erronka zera da: engranajeekin mailu bat egitea. Eta ahal den xinpleena. Hemen bigarren bideo, erronkari eta buruko engranajeei buelta batzuk eman eta gero,  ateratako mailua.

Robotika- mailua (1)

Nagusien gelakoak matematikan multiploekin lanean hasi eta bizitza errealean nun topatu genezakeen galderari erantzunez, erronka bat sueratu zitzaigun. Mirandaolako Burdinolako mailuak bere engranajeetan multiploak ditu, eta hori nola? Lego eta Scratchetaz baliatuz, hemen gure mailu-robotak!

Pezeta Problema

Egun on! Ogiaren Ibiliaren aurkezpenean problema bat azaldu zitzaigun:  "Angel Elduayeni, gaztetan, 8 orduz lan eginez 8 pezeta ematen zizkioten.   Eta hori, eurotan zenbat da? "   Entzunaldi honetan Adunantxoek problema nola ebatzi zuten duzue.

Baratzaren laguntzaileak

Kaixo blogariak!  Ikasturte berria eta talde berria. Aurrena, gure burua aurkeztuko dugu, ez zaizue iruditzen?  Gu Adunantxoak gara, 3. ziklokoak, eskolako nagusienak. Gogotsu eta asmo berriekin hasi dugu ikasturtea, baratzari errepaso bat eginez! Baratzaren laguntzaile bihurtuta jarraian duzuen liburuxkan ikus ditzakezue gaur goizean egindako azterketa, ikusi ditugun arazoak eta gure aldetik ditugun hobetzeko proposamenak ere. Zuen aldetik erremedio naturalen bat edo baldin badakizue, ongi etorriak izango dira.