Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

euskara etiketa duten argitalpenak ikusgai

Martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguna

Urtean zehar, hainbat ekintza egiten ditugu genero berdintasuna lantzeko eta gaur martxoak 8 emakume langileen eguna ospatzeko, ikasleek mural koloretsu hau sortu dute.

Booktuberrak

Gaurkoan, Amaiak eta Iratik pare bat liburu gomnedatuko dizkigute. Aurrera neskak!!

Literatur Astea- Bikoteka irakurtzen

Atzo Liburuaren Eguna zela eta, eskolan irakurketarekin zerikusia duen ekintza aurrera eraman genuen: Binaka irakurtzen. Eskola guztitik aritu ziren irakurtzen, salto gelan, nagusien gelan, eskaileretan....edozein txoko erabili zuten lurrean eseri eta ipuintxoa kontatu eta entzuteko. Oso polita atera zen, eskolako handiek txikiei kontatu zizkieten beraiek aukeratutako ipuinak eta batzuetan alderantziz ere!

Booktuberrak

Jonek eta Izarok, "Manolito Gafotas" eta "Sorgin Txikia "ri buruzko bideo bat egin dute. Aurrera booktubers!

Booktuberrak

Kaixo blogariok!! Hemen ditugu Aiora eta Alaitz beraien liburuak gomendatzen. Ea gustatzen zaizuen!!

Booktuberrak

Kaixo denoi! Oraingo honetan Martziano gelako Lohitzun eta Ibai ditugu liburu gomendioa egiten, aurrera Booktuberrak!!

Booktuberrak

Emakumearen Nazioarteko eguna

Martxoak 8 ko egun berezi honetan, Martziano gelakoek, berriz ere emakume ospetsu batzuei egindako infografiak erakutsi nahi dizkizuegu. Oraingoan, euskal emakume idazle en inguruan egin ditugu. Jakin, paperean ere ikusgai jarri ditugula eskolatik ere. Lourdes Odriozola Toti Martinez de Lezea

Gaztazko piramidearen misterioa

Joanes Cestau

Nafarroa Amets Urratua

Lohitzun Aristeta

Ina nire ama Afrikarra.

Jone Agirre

Swinging christmas

Idazlea: Benjamin Lacombe Orri kopurua: 16 Hizkuntza: Euskara Nik gomendatzen dizuet liburu hau oso polita delako eta oso interesgarria delako, gainera liburuaren bukaeran abestiak dauzka eta CD bat ekartzen du abestiekin. Marrazkiak oso harrigarriak dira. Liburuan zehar gauzak pasatzen dira eta baita bukaeran ere. Laburpena: Protagonistak Robin, Bernard eta Sol dira. Robin basoko herri txiki batean bizi da eta negua denez esaten dio bere amak banaketa egitera joateko, eta basoko agure zaharraren gaztelura ere joateko, eta agurearen izena Bernard da. Bernarden etxera joaten da beldurrez eta ateratzen denean esaten dio Bernardek etxera sartzeko eta txokolatea hartuz istorio bat kontatuko diola Sol abeslariari buruz, eta lagunak egiten dira. Liburuaren bukaeran gauza bat tristea pasatzen da.       Irati Tejeria  

Peruren bidaia

Idazlea: Rosa Darasoan Orriak: 48 Hizkuntza: euskera Kaixo! Ni Peru naiz eta liburu bat gustatu zait. Oso entretenigarria da eta  bere izenburua Peruren bidaia  da . Peru izeneko mutiko bat, etxetik alde egiten du mundua ezagutu nahi duelako eta munduari bira erdia egiten duenean  Ane izeneko  neska bat agertzen da. Berak ere Peruk, elkarrekin, munduari ematen dio buelta. Animatu irakurtzera!!! Peru Sarasola

Betiko ipuinak II

Idazlea: Belen Eizaguirre Itzulpena: Marri Sokio Orri Kopurua: 15 Hizkuntza: Euskera Nik asko gomendatzen dizuet liburu hau, istorioa  oso polita delako. Espero dut zuei ere asko gustatzea. Xela Ariztimuño

TREN TXIKI ZAHARRA

Idazlea: Txabi Arnal Marrazkigilea: Marcos San Blas Orriak: 10 or. Hizkuntza: Euskara Nik gomendatzen dizuedan liburua oso polita da. URKO MUNTADAS-PRIM

MARTIN EGON GELDI

Idazlea: Leire Bilbao Marrazkigilea: Patxi Gallego Orri kopurua: 42 Hizkuntza: Euskera Nik gomendatzen dizuet liburu hau, istoria polita daukalako. Espero dut zuen gustukoa izatea. Markel Aburuza

Bertsolaritzako bertsoak

Santa Ageda bezperan gaudela eta, Bixenterekin "Dios te salve" doinuarekin bertos hauek sortu ditugu. Eskatzea libre denez... Doinua: Dios te Salve Arratsaldean goxoki batzuk  etortzen dira ederki aizu dendari eman mesedez bakoitzari bi goxoki. Alkate Josu, alkate Josu egin zazu ahalegina udan guztiok freska gaitezen hemen jartzeko piszina. Itsaso jarri opor gehiago eta etxeko lan gutxigo etxeko lanak utzi urrunago eta notak guri igo. Kaixo udaletxe bota eskola eta jarri piszina bat eta gero tobogan bat nahi dugu ta sarrera gratis behintzat. Kaixo alkate jaun elegante eman nahi dizugu lata futbol zelaia haunditu zazu hau txikiegia da ta. 

Liburu gomendioa

Los cinco Jorge quiere cortarse el pelo Autor: Enid Blyton Ilustrador: Jamie Littler Hojas : 78 Lengua: Castellano Yo os recomiendo este libro por que me ha gustado mucho, y se lee fácil.  Creo que os va a gustar. Y si queréis saber más de este libro leerlo!!!!  Irati Polo Neskatxak Idazlea: Louise May Alcott. Ilustrazioak: Carmen Guerra. Orri kopurua: 58 Orri. Hizkuntza: Euskara. Gomendatzen  dudan liburua Neskatxak da. Asko gustatu zait famili bateko maitasun istorioa kontatzen duelako eta hasieratik interesgarria delako. Norbaiti horrelako kontakizuna gustatzen bazaizkio, liburu hau gomendatzen dut. AMAIA

StopMotion

Hiruhileko honetan, eskolako nagusiek StopMotion zine teknika egiten ikasi dugu. Hona hemen egindako lanak.