Saltatu eta joan eduki nagusira

Swinging christmas

Idazlea: Benjamin Lacombe
Orri kopurua: 16
Hizkuntza: Euskara

Nik gomendatzen dizuet liburu hau oso polita delako eta oso
interesgarria delako, gainera liburuaren bukaeran abestiak
dauzka eta CD bat ekartzen du abestiekin.
Marrazkiak oso harrigarriak dira. Liburuan zehar gauzak pasatzen
dira eta baita bukaeran ere.

Laburpena:
Protagonistak Robin, Bernard eta Sol dira.
Robin basoko herri txiki batean bizi da eta negua denez esaten dio
bere amak banaketa egitera joateko, eta basoko agure zaharraren
gaztelura ere joateko, eta agurearen izena Bernard da.
Bernarden etxera joaten da beldurrez eta ateratzen
denean esaten dio Bernardek etxera sartzeko eta txokolatea
hartuzistorio bat kontatuko diola Sol abeslariari buruz, eta lagunak
egiten dira. Liburuaren bukaeran gauza bat tristea pasatzen da.


     

Irati Tejeria  

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...