Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Eskola etiketa duten argitalpenak ikusgai

Larba (Beldarra) bat ikusi dute parkean

Tximeleta sortzeko metamorfosian doan Larba polit bat aurkitu dute Markelek eta Zayrak. Gose aseezinez hostoak jaten dituena. Handitzean pupa batean sartuko da eta tximeleta polit bat bihurtuko da.

Bizikleta tailerra

Udaletxeko "Agenda 21" proiektoaren mugikortasun gaiarekin lotuz, Tolosako Edu eta Josu etorri zaizkigu "bizikleta tailerraren" berri ematea. Zulatua arreglatzen ere ikasi dugu eta praktikatzea oso garrantzitsua dela esan digute. Mila esker Josu eta Edu gure eskolara etortzeagaitik.

Mi amigo/a tiene TEA

Aurtengo irakasleak

Dagoeneko bueltan gara eta zuekin elkartzeko irrikitan gaude. Aurpegi berriekin gatoz eta aurtengo ikasturtea aurrekoak bezain ona izatea espero dugu.

Yolanda Arrietarekin formakuntza

Irakurketa aktibatzeko; ahozkotasuna eta haur literaturaren ahozko baliabidearen formakuntza jasotzen ari gara Yolanda Arrietarekin.  

Ikasturte berria ate joka daukagu!

Zer moduz oporrak? Espero dugu primeran pasatu izana! Ikasturte berria ate joka daukagunez, hementxe daukazue 2021-2022 ikasturteko egutegia. Irailaren 8an prest gaude ilusioz eta arduraz hasteko, zuen zain izango gara!!

Michaelen agurra Adunako eskolatik

Gaur Michaeli sorpresa bat eman diogu. Gitarra jo, abestu eta dantzatuz primeran pasa dugu, eta Michael emozionatu ere egin zaigu gainera!  Mila esker Michael!  Aupa Michael, Maite zaitugu!!!

Adunatik Aizarnako Herri Eskolara

Adunako Herri Eskolatik mezu bat bidali diegu Aizarnako Herri Eskolakoei. Aurten ere, Aizarnatarrek eskola txikietako jaia ezin izan dute antolatu "Covid" ditxoso hau dela eta! Hurrengo urtean eskola txikietako festan elkar ikusiko dugulakoan, Aupa Aizarna!!!

Adunan euskaraz bizi gara

12 Hoberenen piramidea

13 Pinguinoen piramidea

 

Adunan da «kutxa bira»

Martxoaren 20an Argentinan hasi zen "bizi gira... kutxa bira" ekimen ibiltariaria. Gaur arratsaldean ongi etorria ematea guri tokatu zaigu. Ekitaldi bikaina ospatu dugu eskolan eta herrian. Ikusi, ikusi beheko estekan dagoen bideoa!!!

Kosmosari dagozkioenez zein txikiak garen

Australian, astrofisikako irakasle batek sortutako bideo honek Unibertsoaren testuinguruan zeinen txikiak garen sentitzen eta ikustarazten gaitu. Bideoak Lurretik kosmoserako bidaia egiten du minutu gutxitan.

Erreala Adunan

Errealeko ordezkariak Adunara etorri dira bandera trukaketa egitera Erregearen Kopako finala dela eta. Errealekoek Adunako herriko bandera eramango dute Sevillara eta gure herrian txuri urdinen bandera zintzilikatu dute udaletxeko balkoian.

Eutsi Aduna!

 Bi hilabetetako lanaren ostean, osasun neurriak arduratsu betetzen, indar berriturik, kantuz eta dantzaz..hementxe duzue ilusio handiz Adunako ikasleek mundu guztiarekin partekatu nahi dugun bideoa: EUTSI ADUNA! Jesulamea Challenge"  Eutsi zuek ere!

Gau beltza edo Arimen gaua

 Adunako eskolan ere "Gau beltza" ospatu dugu.  Ikusi, ikusi bideo ze beldurraaaa....

Nerea Mendizabal gurasoekin

Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal eskolara etorri zitzaigun gurasoekin komunikazio ez bortitza, Txerto emozionala, pandemiaren (covid 19) ondorioak, errespetuzko komunikazioa eta beldurrak nola kudeatu erakustera. Gitarra ere ekarri zuen eta 2 abesti ere abestu zizkigun. Berak esan zigun esaldietako bat hauxe izan zen. “txerto emozionala” erabiliz sistema immunologiakoa indartu behar dugu.

Nerea Mendizabal Psikopedagoga eskolan

Nerea Mendizabal eskolara etorri zaigu irakasleoi hitzalditxo bat ematera. Komunikazio ez bortitza, errespetuzko komunikazioa eta beldurrak ikasleekin nola kudeatu erakustera. Oso interesgarria eta baliagarria izan zaigu. Gurasoak gonbidatuak zaudete astelehenean arratsaldeko 16:00etan eskolan berak emango duen hitzalditxoan parte hartzera. Ahal izanez gero azaldu!!! oso interesgarria bait da.

Basopeta eguna

Atzo, urtero bezala, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Aurten pandemiaren ondorioz gelaka joaten ari gara. Elkarrekin hartu-emanak sendotzen primeran ibili ginen.

Ikasturte honetako lehenengo eguna

Sei hilabete pasa ondoren gaur izan da ikasleen lehenengo eguna eta pandemia honen ondorioz sarrera berezia izan dugu. Protokoloak esaten digun bezala lehenengo eginbeharra tenperatura hartzea izan da. Ikasle eta irakasleei kasu egin ondoren poz pozik hasi dugu ikasturtea.