Adunako Herri Eskolatik mezu bat bidali diegu Aizarnako Herri Eskolakoei. Aurten ere, Aizarnatarrek eskola txikietako jaia ezin izan dute antolatu "Covid" ditxoso hau dela eta! Hurrengo urtean eskola txikietako festan elkar ikusiko dugulakoan, Aupa Aizarna!!!
Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
Comeon Aizarna and Aduna,
ErantzunEzabatuCome on Aizarna!
ErantzunEzabatuyou did it very well.
ErantzunEzabatuYou have a good pronunciacion.
i like the video.
ErantzunEzabatu