Gaur gure herriko udaletxeko arduradunekin herriko plazan elkartu gara Agenda 30 proiektuari buruz hitz egiteko. Herrian eta eskolan lanbideak, baserriak eta gure herri berria gaia hartuta; beharrak aztertzen aritu ondoren gure proposamenak adierazi dizkiegu eta alkateak jaso eta erantzun ditu.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
2030eko Aduna eraikitzeko proposamenak lantzen! Zuek zarete etorkizuna!
ErantzunEzabatu