Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Inauteriak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Iñauteriak 2021

 Denboraren makinan sartu gara eta burbuila bakoitza Historiako aro ezberdinean atera gara. Hemen dituzue ostiralean egindako emanaldiaren bideoak.                                                         Perretxikoak historiaurrean                                                        12 hoberenak egipziarrak Pinguinoak erromatarrak Iratxoak erdi aroan Koronabitxus Aro Modernoan Argazki gehiago Driveko karpetan duzue baita Aiurriko esteka honetan ere. 
INAUTERIAK 2020 Aurten ere,  3.ziklokoek  kolore kolore abestiaren  koreografia    asmatu dute . Ikasle , irakasle  eta gurasoak dantzatuko dugu. Beraz, ikusi eta ikasi!! Gora inauteriak!! 

INAUTERIAK 2019

Ostiral arratsaldean, ADUNA eskolako inauteriak ospatu genituen eta bertan akrobatak, mimoak, pailazoak eta magoak izan genituen. Ikusi, ikusi honako bideo hauek!!!

ADUNAKO INAUTERIAK

GAUR OSTEGUN GIZEN, IRITSI DIRA INAUTERIAK! BIHAR ESKOLAKO LAGUNAK INAUTERIAK OSPATUKO DITUGU. TXARANGAREN MUSIKAREKIN ADUNAKO KALEAK ALAITUKO DITUGU. FESTARA ANIMATU ZAITEZTE. GORA INAUTERIAK!

MASKARADA Adunako inauterietan

Ostiralean ederki pasa genuen Zuberoako maskarada errepresentatzen. Musikarekin arazo batzuk eduki genituen, baina azkenean lortu genuen gure dantza guztiak frontoian dantzatzea. Mil esker! zuen pazientzia gaitik! Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk ikusgai!

MASKARADA

Kaixo, Inauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta prestaketa lanetan jarraitzen dugu. Hurrengo egunetan entseguak egingo ditugu, dantzak gurekin ikasteko, bertan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu: ASTEAZKENA 22, 11:30tan  OSTEGUNA 23, 15:30tan Ekitaldiaren bukaeran Agur Xiberua kanta abestuko dugu, berau ikastea ere animatzen zaituztegu. Maskarada ostiral arratsaldean egingo da:eskolako sarreratik irteera 14:45tan izango da. Agur Xiberua,  bazter guzietako xokorik ederrena.  Agur sorlekua,  zurekin ditut ametserik  goxoenak.  Bihotzan erditik  bortzetan elki deitadazut hasperena.  Zu utzi geroztik  bizi naiz tristerik,  abandonaturik;  ez baita herririk,  Paris ez besterik,  zu bezelakorik.  Sor lekua utzirik gazte nintzelarik  Parisen sartu nintzen kuraiez beterik.  Plazerez gose eta buruan harturik behar nuela alegera bizi bortzetan geroztik nigar egiten dit  Xiberua zuri. Agur ...

INAUTERIAK

Inauterietan, Zuberoako maskarada errepresentatuko dugu Adunako eskolakoek. Argazki hauetan taldekatzeak, jantziak, dantzak... dituzue ikusgai..

INAUTERIAK 2017

Aurtengo inauteriak berrikuntza nabarmenarekin datozkigu. Aiztondo bailaran Maskarada ikusteko parada izango dugu maiatzean eta horren harira bailarako eskoletan gaia lantzeko konpromisoa hartua dugu. Informazio gehiago nahi baldin baduzue ondorengo argazkian edo estekan klikatu. Inauteriak enlazea

Danborrada Adunako inauterietan

Danbor hotsak nagusitu ziren sukaldarien eskutik herriko kaleetan.

INAUTERIAK 2016

AURTEN INAUTERIETAN DANBORRAK GOGOZ ASTINDUKO DITUGU!!! HERRITAR GUZTIAK ZAUDETE GONBIDATUAK.BERAZ, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

INAUTERIAK 2015

Inauteri festan primeran pasa genuen, ikusi bestela bideoa! Sukaldari trebeak eginak gaude!

INAUTERIAK

Ostiral arratsalde honetan, ADUNA eskolako inauteriak ospatu ditugu eta gorputza astindu ere bai. Denetarik izan dugu. Gorriek "Soy una cuchara...", Laranjek "Makarroia", berdeek "Patatari jauna", urdinek"Five currant buns" eta denak elkarrekin "Salda beroa". Bukatzeko, eskolako ikasle helduenek akrobazia saio ederra ere eskaini digute.

INAUTERIETAKO DANTZAK!!!

BUENO, INAUTERIAK GAINEAN DITUGU ETA HEMEN DITUZUE ABESTIAK ETA DANTZAK ETXEKOEKIN ENTSAIATZEKO! ANIMATU ETA AZALDU DATORREN OSTIRALEAN! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!!! "Soy una cuchara...", GORRIZ "Salda beroa ", DENOK ELKARREKIN "Makarroia",  LARANJAZ "Patatari jauna", BERDEZ "Five currant buns", URDINEZ