Errealeko ordezkariak Adunara etorri dira bandera trukaketa egitera Erregearen Kopako finala dela eta. Errealekoek Adunako herriko bandera eramango dute Sevillara eta gure herrian txuri urdinen bandera zintzilikatu dute udaletxeko balkoian.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 
Aupa Erreala!! Oso ondo pasa genuen
ErantzunEzabatuI like real sociedad. Let’s go.
ErantzunEzabatu