Oso bisita atsegina izan zen, eguraldiari buruz ikasi genuen, baita isobarak zer ziren ere. Mapa meteorologikoak irakurtzen ikasi genuen eta besteak beste antizikloiek, hau da, eguraldi lasaia, erlojuaren norabidean doaz, eta borraskak, eguraldi nahastua, berriz, kontrakoa.

Sateliteei ere hitz egin zuen, https://es.sat24.com/es/sp web orri horretan, sateliteak 10 min.ro argazkiak ateratzen dituzte, eta bertan, lainoak eta hodeiak ikus daitezke. Eguraldia iragartzeklo erabiltzen duten tresnetako bat da.
Euskal herrian bi klima nabarmen bereiz daitezkeela kostaldekoa eta barne aldekoa. Euskal Herrian eguraldia epela da.
Asteburuetan lan egiten du, Bilboko estudioan. Goizeko 9tan sartzen da eta iluntzean atera. Lantokin jende gutxiago egoten denez, 4 aldiz egiten du iragarpena, bi euskaraz, eta bi gazteleraz.
Eguerdiko eta gaueko saioetan arropa desberdina ibiltzen du. Bertako dendek uzten dizkie arropak.
Asteburuan lan egin behar duelako ez duela denbora libre asko eta orduan aisialdiko gauzak (txakurra paseatu, lagunekin egon…) astegunetan egin behar duela.
Asko gustatu zitzaigun eguraldiari buruzko gauzak ikastea eta Junerekin egotea, oso jatorra delako. Neska, alaia, jatorra, berritsua, altua, gauzak oso ondo azaltzen ditu eta gertukoa. Oso ondo pasa genuen , eskerrik asko.
Eskerrik asko June Adunako eskolara etortzeagatik. Asko ikasi dugu telebistako mundua eta eguraldiaren inguruan. Oso atsegina izan zara. Mila esker!!!
ErantzunEzabatu