Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2011
Aurten ere bloga erabiliko dugu eskolan egindako lanen aurkezpenak egiteko. Gogorarazten dizuegu, iaz bezala, zuen ekarpenak arrantzitsuak direla bloga bizirik mantentzeko eta egiten dituzuen komentarioak ongi etorriak direla. Laister arte!!!

ZETARREN DOKUMENTALA

Hemen daukazue Dragoi gelak egindako dokumentala. 2 zatitan aurkituko duzue. Ikusi eta ea Nathional Geographic-era bidaltzeko modukoa den esan.

Azalpen testua

Dakizuenez, bigarren hiruhilabete honetan azalpen testua landu dugu eskolan. "Trikubak" taldekoek Aduna herriari buruzko lana egin dute eta hemen duzue ikusgai. Aldi berean, Adunako mapa topografikoa eskuan hartuta (1:7500 eskala) haren maketa egin dugu, eta prozesuaren zenbait argazki ikus ditzakezue. Lan honen bitartez, hizkuntza ezezik matematika ere landu dugu, eta, noski, Adunari buruzko zenbait gauza berri ikasi. Gustukoa izango duzuelakoan gaude. Txostena ikus ahal izateko klikatu esteka hau.

Etwinning projektua

Aurten, berrikuntza bezala, Etwinning proiektuan (esteka ikusi) parte hartzea erabaki dugu (Comenius programaren atal bat). Lan honen bitartez, Europako beste herrialde batzuetako ikasleekin internet bidezko harremana izango dugu, kurrikulumean txertatukako edukiak lantzeko. Aldi berean proiektu mota honetan lan egitean, derrigorrezko hezkuntzan bermatu behar diren konpetentziak landuko ditugu; eta hala nola, Europear dimentsioa, Teknologia berrien erabilera eta talde lana. Hasiera honetan Ingelesa eta Musika lantzeko bi proiektutan murgilduko gara. Atal honetan ikus dezakezue horietako baten Etwinning zigilua klik eginaz . Modu honetan, eskolak berrikuntza projektuetan guztiz murgilduta jarraitzen du, kalitatezko hezkuntza eskeiniz eta motibazioa piztuz. 

Walking like an Egyptian

Here's the first  English song for this term. I hope you like it, so what are you waiting for?  Just sing along and have fun!