Kaixo, guztioi! Ez genuen irrati-estudiora bisitarik egin, ez. Baina irratsaioan ikasleen ahotsa entzun zen, eta nola entzun! "Esto me suena" RNE irratiko saioan, ostiral arratsaldeetan, matematikari tarte bat eskaintzen zaio. Bertan, Jose María Letona matematikariak ( Miguel de Guzmán pentsamendu matematikoko eskolako zuzendaria) entzulegoari matematikarekin zer ikusia duen erronka plazaratzen du, eta entzulegoak erantzungailu automatikoan uzten du erantzuna. Guk desafioa eduki, eta gelan lantzea pentsatu genuen. Honela, hor aritu ginen eztabaidatzen, txanponak botatzen, datuak aztertzen... matematika lantzen! Azkenean, ondorio batzuetara iritsi eta mezua irratsaiora bidaltzea erabaki genuen. Hara non sorpresa, saioa entzutekoan irabazlean zeitzuk izan diren aditzera eman dutenean! Adunako Ikasleak! Hau poza!! Hemen duzue tarte hori entzuteko aukera, saio osoatik ateratako pasartea. Goza ezazue! Aupa, ikasleak! eta segi horrela!!! Saio osoa entzun nahi baduzue...