Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2013

IRAKURZALETASUNA ETA LIBURUAREN EGUNA

Aurreko astean Imanol, Galtzagorrikoa, etorri zitzaigun gurera bere "LIBURUEN ALTXORRA" erakustera. Ipuin politak kontatu zizkigun eta bertan utzi zigun altxorra. Apirilaren 23an LIBURUEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen zela eta irakurzaletasunari tarte bat eskaini genion, bai irakasle bai ikasle nagusienek, txikienei beraien gustuko istorioak kontatzeko.

Perfumeak egiten...

Joan den astean "Jubilatuak" gelako ikasleek perfumeak egin zituzten. Gurekin egondako Maddalen (Maia), perfumeetan aditua, gurekin gaiaren inguruan aritu zen, eta jarduera piloa egin genuen. Esaterako, "nitxo" perfumeak usaintzen ikasi, esentzia familia nagusiak aztertu, hizkuntza eta matematikarekin lotutakoak... EITB-tik ere igande goizeko irratsaiorako grabazio bat egitera etorri zitzaizkigun (asko eskertu dugu!), eta audioa dugunean zintzilikatuko dugu. Prozesuan ikasle bakoitzak formula pertsonal bat sortu du eta bere perfumea egin du. Oraindik emaitza usaindu ezin izan dugun arren, eskolan usain-giro gozoa utzi dugu. Denok usaintzeko irrikaz gaude!