Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2013

IGERABIDEREN BISITA

Urriak 20ean eskolan Juan Kruzen bisita jaso genuen. Gurean arratasalde osoa eman zuen ,eta bai ikasle ,bai irakasle  gozatu ederra hartu genuen. Txikienei zenbait ipuin eta kontu txiki batzuk esan zizkigun.Helduagoei, mitologiari buruzko kontakizunak azaldu zizkigun. Esan, kontu bitxi ugari entzun genuela eta horregatik,diogu bazpare DIRENIK EZ DELA  SINETSI BEHAR; BAINA EZ DIRENIK EZ DELA ESAN  BEHAR. Eskerrikasko Juan Kruz!  

Adunako ikasleak "Esto me suena" irratsaioan!

Kaixo, guztioi! Ez genuen irrati-estudiora bisitarik egin, ez. Baina irratsaioan ikasleen ahotsa entzun zen, eta nola entzun! "Esto me suena" RNE irratiko saioan, ostiral arratsaldeetan, matematikari tarte bat eskaintzen zaio. Bertan, Jose MarĂ­a Letona matematikariak ( Miguel de Guzmán pentsamendu matematikoko eskolako zuzendaria) entzulegoari matematikarekin zer ikusia duen erronka plazaratzen du, eta entzulegoak erantzungailu automatikoan uzten du erantzuna. Guk desafioa eduki, eta gelan lantzea pentsatu genuen. Honela, hor aritu ginen eztabaidatzen, txanponak botatzen, datuak aztertzen... matematika lantzen! Azkenean, ondorio batzuetara iritsi eta mezua irratsaiora bidaltzea erabaki genuen.  Hara non sorpresa, saioa entzutekoan irabazlean zeitzuk izan diren aditzera eman dutenean! Adunako Ikasleak! Hau poza!! Hemen duzue tarte hori entzuteko aukera, saio osoatik ateratako pasartea. Goza ezazue! Aupa, ikasleak! eta segi horrela!!! Saio osoa entzun nahi baduzue...