Hasi gara Scratch bidez robotika programazioaren lehen pausoak ematen. Hemen lehen eguneko saiakera bat ikus dezakezue. Ikaskidetza.org webgunean ikus ahal izango duzue ekimen honi buruzko ideia. Haiei esker Lego Wedo materiala eskolan edukitzeko aukera izan dugu eta lanean jardun. Hainbat eskolak parte hartzen dugu eta twiterren bidez jarrai dezakezue #ikaskidetza1314 edo #epsarea hashtag-a erabiliz sarera igotako video eta argazkiak ikusteko.