Gaur goizean El Salvador-eko bi lagun etorri zaizkigu bisitan. Eskola ezagutu dute, eta bukaeran hainbat abesti eskaini dizkigute kitarraren laguntzaz. Guk ere gureak egin ditugu: "Hegoak ebaki banizkio" eta "Ikusi mendizaleak". Bukaeran, denok elkarrekin, Kaxianoren "Itsasontzi baten" abestu dugu. Bai, bai, El Salvador-ekoak eta gu.... euskaraz! Oso goiz atsegina pasa dugu! Mila esker eta besarkada handi bat!