Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2014

Untzi Museoa eta Izotz Jauregia

Donostiara irteera polita egin dugu. Untzi Museoan bakailaoa arrantzatzeko mota ezberdinak ezagutu eta amuak egiten ikasi dugu. Bidean, Amarako parkean jolastu eta bazkaldu ondoren Txuri urdin izotz jauregira joan gara. Izotz Jauregian diskoteka ere izan dugu eta ezibizio ederra eman dugu. Egun ederra pasa dugu.

THE MANTA RAY

I made a presentation of manta rays, if you want to have some imformation about it, play this video. I hope you like it. Thanks!!! Thank you Summer for helping me with the pronunciation!!!

Itsas animalien Tailerra

Aurreko astean bezala, oraingoan ere eskola osoa elkartuz bi lan ezberdin egin ditugu. Hoietako batean arrainen azterketa: arrainak ikutu, neurtu, pisatu, ireki, barrukoa aztertu eta aurkitutako parasitoak mikroskopioan behatu. Beste txoko batean berriz, Julenek ekarritako itsasoko fosilak ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu.
Gaur Gorputz Hezkuntzako saioa berezia izan da. Itsasoaren inguruan lanean ari garenez piratei buruzko ipuin kooperatibo bat osatu dugu. Ikusi pirata hauek zein trebeak diren!

PATINATZEN 2. Saioa

Bigarren saio honetan patinekin beste trebetasun batzuk landu ditugu eta irudiek erakusten duten bezala oso ondo moldatu gara. Saioaren bukaeran hockey partida bat egin dugu eta oso gustora ibili gara.

JOLAS KOOPERATIBOAK

TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, joko kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan. Helburua ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.

KOMIKIAREN INGURUAN IKASTEN

ASTEARTE ARRATSALDEAN L.H.-KO IKASLE BATZUK H.H.-KO GELARA ETORRI ZIREN KOMIKIAREN INGURUAN AZALPENAK EMATERA. INFORMAZIO ASKO EMAN ZIGUTEN ETA PILA BAT IKASI GENUEN.   ESKERRIK ASKO!!!

Kontutan hartzekoa

Zer gauzak, begiradak, keinuak... egiten ditugu gure egunerokoan?

Gure akuarioan kide berriak

Mikroskopioarekin saltxeatzen, sarrerako akuariotik ateratako ur lagin batean, honako izaki bizidun hauekin topatu gara. Guk ez dakigu zer diren; izan ere, 3 arrain eta landare bat soilik genuela uste genuen. Norbaitek lagunduko digu zer diren jakiten?