Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2015

MAZEDONIA EGITEN

Aurreko ostiralean MAZEDONIA prestatu genuen eskolan. Eskuak garbitu ondoren mahaian eseri ginen. Fruta pisatu eta gero moztu genuen. Baita laranja zukua egin ere. Dena nahastu eta gero denok jan genuen. GURE MAZEDONIA EDERRA ZEGOEN!!! Gurea bezalakoa egin nahi baduzue, hona errezeta: MAZEDONIA (14 lagunentzat)   OSAGAIAK Anana lata handi bat. Melokotoi lata handi bat. 3 laranja handi. 4 banana. 1,5 kg zukua egiteko laranja. Koilarakada bat azukre.   NOLA EGIN Anana eta melokotoia latetatik atera. Banana eta laranjak zuritu. Fruta guztia zatitu eta ontzi batean jarri. Zukua egin, azukrea bota eta frutarekin nahastu.   ARRAIN GELA