Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2015

Sukaldatzeak gizaki bilakatu gintuen

Duela 1,8 milioi urte, gizakiaren garuna tamainaz handitu egin zen, eta arrazoietako bat janaria sukaldatzen hastea izan liteke. Homo erectus-aren garun tamainaren bikoizketa 600.000 urteetan zehar eman zen. Sukaldatzeak beharrezkoa dugun nutrizioa eskuratu zigun garuna garatu ahal izateko. Elikagaiei sua ematean mastekatze eta digestio prozesua laburtzen da; hau da, sukaldatutako elikagaien %100 metabolizatzen dugu. Denbora gutxiago behar dugu elikagaiak bilatzeko eta digeritzeko; honela, gehiago eskaini diezaiokegu artea garatzeari, pentsatzeari, ehizako tresnak garatzeari… Azken finean, garen bezalakoak egiten gaituzten ezaugarriak garatzeari. Elikagai gordinen nutrienteen %30-40 soilik aprobetxatzen du gure gorputzak. Herculano-Houzel eta Karina Fonseca-Azevedo-ren arabera (Rio de Janeiroko Unibertsitateko ikerlariak) “gorputz-masaren eta kalorien artean harreman zuzena dago; hau da, zenbat eta handiagoak izan gehiago jan behar dugu”. Gorilek jaten duten kaloria kopurua ez da ...

Aiztondoko olinpiadak

Joan den otsailaren 5ean, bailarako 6. mailako ikasleak elkartu ziren olinpiadak ospatzeko eta, bide batez, datorren ikasturtean institutuan topatutko dituzten lagun berriak ezagutzeko. Hotz handia egin bazuen ere, oso ondo pasa zuten. Bazkaldu eta gero, Erniobeara igo ziren, eta ikasle ohiek ikasturte berriari buruzko informazio ugari eman zieten. Ondorengo bideoa Fleming-go eskolakoek egindakoa da. Mila esker.

INAUTERIAK 2015

Inauteri festan primeran pasa genuen, ikusi bestela bideoa! Sukaldari trebeak eginak gaude!

INAUTERIAK

Ostiral arratsalde honetan, ADUNA eskolako inauteriak ospatu ditugu eta gorputza astindu ere bai. Denetarik izan dugu. Gorriek "Soy una cuchara...", Laranjek "Makarroia", berdeek "Patatari jauna", urdinek"Five currant buns" eta denak elkarrekin "Salda beroa". Bukatzeko, eskolako ikasle helduenek akrobazia saio ederra ere eskaini digute.

INAUTERIETAKO DANTZAK!!!

BUENO, INAUTERIAK GAINEAN DITUGU ETA HEMEN DITUZUE ABESTIAK ETA DANTZAK ETXEKOEKIN ENTSAIATZEKO! ANIMATU ETA AZALDU DATORREN OSTIRALEAN! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!!! "Soy una cuchara...", GORRIZ "Salda beroa ", DENOK ELKARREKIN "Makarroia",  LARANJAZ "Patatari jauna", BERDEZ "Five currant buns", URDINEZ

IRABIAKIAK

OSAGAIAK:                 -PLATANOAK                 -MARRUIAK                  -ESEA  EGITEKO ERA:   1.FRUTA GARRIU EA MOZTU.   2.POE BATEAN SARTU EA ESNEA GEITU. 3.ENA IRABIAU.  EA ONDOEN IRABIAKIA HATU!
ELIKADURARI BURUZ IKASTEN Aurreko ostiralean urtarrilaren 30ean 2. eta 3.zikloko ikasleak Urbil merkataritza gunera joan ginen Eroskiko elikadura programako saio bat osatu eta gelan ikasitakoa praktikan jartzeko. Lehenik produktuetako etiketak nola interpretatu azaldu ziguten, ondoren atsedenaldi bat egin eta fruta brotxetak eta gailetak jan genituen. Gero elikagaien piramidea ikusi eta 3 taldetan banatu ginen "erosketak" egin behar baigenituen gosari, bazkari eta afari orekatuak prestatzeko. Hemen daude goiz hartako momentu batzuk, ea gogoko dituzuen!