Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2015

Eskolako guztiak sukaldaritza lanetan...

Aste batean ere, lau egunez, tailerrak antolatu genituen, eta ikasle eta irakasleok sukaldaritza lanetan aritu ginen. Nagusienek menuak antolatu, 2 urteko eta LH6. mailako bitarteko ikasleak talde desberdinetan janariak prestatu, eta eguerdietan egindako lan guztiaz gozatzeko aukera izan genuen elkarrekin bazkaltzen. Lan handia egin zen, eta primeran pasa genuen! SUKALDATZEN from adunaikastetxea1@gmail.com on Vimeo .

Nagusiok ere esperimentuak egiten...

Guk ere, nagusiok, pasa den astean janariarekin zer ikusia zuten esperimentuak egin genituen. Interes handia genuen janariekin gertatzen diren erreakzio kimiko desberdinak ikusteko. Horretarako, egunero elikagai desberdinekin esperimetu desberdin bat egin genuen. Mota askotako esperimentuak egin genituen. Esaterako, arrautza ozpinetan sartu eta arrautza-oskola biguntzea, proteinen egitura aldatzea (alkoholarekin eta ozpinarekin), sumendia, sagarraren oxidazioa garbitasunaren arabera, produktu desberdinen azidotasun maila neurtzea... eta goxoki bat! Horiekin guztiekin gauza ugari ikasi genuen: arrautzak, hezurrek bezala, kaltzioa duela; produktu batzuk azidoak direla, eta besteak, baseak; proteinak, koipeak eta karbo hidratoak bereiztea... Oso esperientzia ona izan zen! (Laister argazkiak...)

Korrika txikia 2015

Atzo, martxoak 19, Adunan Korrika txikia osĂ tu genuen Adunako eskolako ikasle, gurasko eta irakasleok. Herriari buelta bat eman, frontoian mezua irakurri eta bukaeran meriendatxo bat hartzeko aukera izan zen.  Primeran pasa genuen!  Mila esker antolakuntzan eta korrika animatzen lagundu duzuen guztioi!

BERROBIRA IRTEERA

ALKIZAKO LAGUNEKIN BERROBIRA JOAN GINEN. BERTAKO TXERRITEGIA IKUSI, ESKOLA EZAGUTU, BAZKALDU, JOLASAK...OSO GUSTURA IBILI GINEN. EA BESTE BATEAN BERRIZ BESTE IRTEERATXO BAT EGITEN DUGUN! BERROBIRA BISITA from adunaikastetxea on Vimeo .

Hezkidetzan sentsibilizatzen

Eskolan ere, Martxoak 8a ospatu eta landu dugu. Eskolako sarreran ikus dezakezuen hausnarketa:

Kirol Topaketak 2015

Martxoaren 6an Gipuzkoako Eskola Txikiak Tolosako Berazubi estadioan elkartu ginen urtero bezala Kirol Topaketak ospatzeko. Primeran pasa genuen beste eskolakoekin atletismoko proba eta bestelako jolasetan parte hartuz.   Hemen dituzue egun hartako argazki polit batzuk.