Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2016

ADUNAKO IRRATIAREN IZENA???

Zuen laguntza behar dugu Aduna eskolako irratiari izena jartzeko. Arren eskatzen dizuegu izen egokiren bat bururatzen bazaizue iruzkin bat idaztea sarrera honetan. Izenak aztertu ondoren boto gehien jasotzen dituena aukeratuko dugu. ANIMATU ZAITEZTE!!!

Aduna, irratiaren alde

Ikasleak, EITBko irrati-estudio batean.     Pasa den astean, Adunako lehen hezkuntzako ikasleek EITBko instalazioak bisitatu zituzten beraien irratia nola egin ikusteko. EITBn irrati eta telebista estudioak ikusi zituzten. “GTG Jai School” grabazioa ere ikusi zuten eta hainbat plato, adibidez: 3 txulo, Eskamak kentzen, GTG Jai School, Burubero, El konkis debatea eta hainbat gehiago. Irrati-estudioetan audio batzuk ere grabatu zituzten. Adunako eskolako ikasleen arabera oso esperientzia aberasgarria izan zen. Testua: Markel Etxarri

EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA (MARTXOAK 8)

Emakume langilearen nazioarteko eguna da gaur, martxoaren 8a. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da. Egin dezagun atzera baina, eta ikusi zergatik ospatzen den gaurko egunez eta zeren omenetan. 1908an, New Yorkeko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.

LH2 eta LH3 musika laborategian

LH2 eta LH3 mailakoek musika laborategia egin dugu gelan. Bertan, perkusio txikiko instrumentuak erabiliz gure sorkuntza aurrera eraman dugu.  Inprobisaziotik abiatuta honako forma duen sorkuntza egin eta ederki pasa dugu. Ea gustatzen zaizuen! Musika Laborategia LH2 LH3 from adunaikastetxea on Vimeo .

Jangela

2016ko Martxoan Adunako eskolan Jangelan bazkaltzen dutenen menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda dezake