Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2016

Gabon zoriontsuak eskolatik

Adunako eskolatik,  Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!!

Makinita eguna

Iritsi da berriro eguna...! Urtero bezala, makinita eguna ospatu dugu. Ikasleek sortutako Scratch jolasak, Wii Dance, Sports, Nintendoak... Jolasean eta dantzan aritu gara goiz osoa.  Gaurkoan, hilabete hauetan guztietan egindako lana eta gero, beste modu batean gozatzeko eguna izan dugu. Eta bihartik aurrera, indarberritzeko oporrak hartuko ditugu. Eguberri zoriontsua pasa, eta laister arte!!

BERRITSU IRRATIA 6. emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egin dugun azken irratsaioa. Arkaitz, Nora, Asier, Alaitz, Lander, Ekiñe, Markel, Aiora, Denis, eta Inharri egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea eta Iker Irribarria pilotariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa egin dugu eta horren aitzakian  lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!!!

Torre baserriaren maketa

Maketa eraikitzeko lanetan hasi ginenean lehenengo gauza neurtzea izan zen eta baserrira joan ginen metroak eta koadernoak hartuta. Gure planoak egiteko 1:100 eskala probatu genuen, baina, oso txikia geratzen zenez 2:100 eskalan egitea erabaki. Behin planoak eginda, materiala pentsatu eta eskuratu genuen, orduan, talde bakoitza bere fatxada eraikitzen hasi zen. Hauek izan ziren emandako pausuak: 1. Planoa karton pluman pegatzea. 2. Kuterrarekin moztea. 3. Fatxadak beraien artean pegatzea. 4. Gesso ematea. 5. Margotzea. 6. Apaingarriak jartzea: leihoetako papera, ateetako kartoia, leiho inguruetako kartoia,… 7. Teilatua egitea eta itsastea. 8. Argia maketa barruan jartzea (zirkuitu elektrikoa sortu). 9. Oinarritzat erabiltzeko xafla apaintzea: Raritosek egindako hizkiekin eta harri txikiekin.  Eta hauxe da emaitza!

Bizkaia zubia (Portugalete)

Kaixo! Hona hemen hiru hileko honetan lantzen ari garen Steam proiektuaren prototipoa. Scratch bidez eta Makey-makey plaka erabiliz programatu dugu, eta 3D inpresorarekin hainbat pieza ere inprimatu ditugu, horietako batzuk harizpi eroalez ateratakoak. Orain, zubiaren diseinua Freecad-ekin egingo dugu proiektuari amaiera emateko. Ea gustukoa duzuen!!

TIPIA EGITEN

Bihotzak eta Doraemon taldekoek elkarlanean egindako “tipia” duzue hau. Ideia arkitekturako proiektuarekin lotuta dago eta Doraemon gelakoek Paleolito garaiari buruz aritu ondoren sortutakoa da. Garai hartako gizakiek antzeko etxeak erabiltzen baitzituzten. Oso lan polita egin genuen eta oso ondo pasa genuen elkarrekin. Hemen duzue bideoa:

KONXUMO TAILERRA

OSTIARALEAN KOXUMO   TAILERRA  EGIN  GEUEN.   EAIX URUA LAMARBL IPIOA ONAU ZIU EA ODOE BOTILEKIN JOSTAILU BAT EGIN GENUEN.   RIMERAN PASA GENUEN! ______________________________________________________________ KONTSUMO TAILERRA OSTIRALEAN KONTSUMO TAILERRA EGIN GENUEN. LEHENDABIZI, URTSULA LAMIA TXOTXONGILOAK  BERE ISTORIOA KONTATU ZIGUN ETA ONDOREN BOTILEKIN JOSTAILU BAT EGIN GENUEN. PRIMERAN PASA GENUEN!

Iker Irribarria gurekin

Ostegunean, Iker irribarria pilotari txapelduna etorri zitzaigun eskolara. Autografo pila bat firmatu ondoren, Berritsu irratian elkarrizketa bat egin genion. Gabonak gainean ditugu eta jakin arazten dizuegu ostegun honetan, abenduak 22an goizeko 10:00etan, Berritsu irratia zuzenean izango da entzungai eta Iker Irribarriari eginiko elkarrizketa ere bai.

Burj Al Arab

Burj Al Arab is in Dubai. It is the third tallest hotel in the world. Burj Al Arab is 321m tall. The construction started in 1994 and finished in 1999. The design and construction were managed by Canadian engineer Rick Gregory. Burj Al Arab has only 28 double-story floors which has 202 bedroom suites. But they are very big. The shape of the structure is designed as a sail of a ship. Burj Al Arab is taller than the Statue of Liberty. Burj Al Arab is shorter than the Eiffel Tower. By: Lander Zabala

KOBAZULOAK ERAIKITZEN

Elefante eta Olatu gelakoek tailer bat egiteko elkartu ginen bi kobazulo eraikitzeko asmoz: bat eskolako sarreran eta bestea Elefanteen gelan.  Ideia hau arkitekturako proiektutik dator, Olatu gelakoek Historiaurreri buruz aritu ginelako lanean. Oso lan polita egin genuen eta oso ondo pasa genuen elkarlanean.  Hona hemen kobazuloen eraikuntza laneko bideoa:

Atlantis, The Palm

The Atlantis hotel is taller than Dorada Palace. The hotel Atlantis is a holiday hoteland. It is in the Palm island Jumeirah in Dubai. The hotel Atlantis was inagurated on 20 of november 2008. The hotel Atlantis are two towers linked by a bridge and the hotel has 2.000 bedrooms. The Atlantis hotel includes a water park. This hotel is the tallest of the Palm. By: Eider Barranco.

Euskararen eguna ospatzen

Ostiral arratsaldean euskararen eguna eskolan ospatuko genuen. 15:30etan 6. mailako ikasleek ipuintxoa irakurri zien ikasle, irakasle eta guraso guztiei. Ondoren, Intxisu irakasleak gitarra joaz euskal abesti batzuk kantatu genituen. Bukatzeko, azken bost minutuetan Adunan grabatutako Euskararen alde LipDub-a ikusi eta eskolako gurasoek ikasleei meriendatxoa banatuko zien.

BERRITSU IRRATIA 5. emanaldia

Bihar euskararen eguna da, eta gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu euskarari. Gaurkoan Janne Haba eta Monika Sanchez gurasoak elkarrizketatu ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Julen, Izar, Nahia, Jakes, Joanes, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?

Adunan grabatutako Euskararen LIPDUPa

Aiurri - Adunako atala

Aiurri aldizkarikoak gure eskolara etorri ziren "Berritsu irratiari" buruz informazioa jakin nahian, eta eskolako Iñaki irakaslea elkarrizketatu zuten. Beheko estekan duzue elkarrizketa irakurtzeko aukera. Eskolako berritsuek badute euren txokoa(Leiho berria ireki)

Palm of Dubai

The Palm of Dubai is in United Arab Emirates. It is an artificial island. This island takes the form of a palm tree and the tree trunk consists in the main avenue. It has got Villas, apartments, restaurants, theme parks, entertainment areas, shopping centers and luxury hotels. It is the biggest artificial island in the world. It is bigger than Santa Klara Island in Donostia and it is smaller than Hawaii. The construction started in 2001 and finished in 2006. By: Jakes