Kaixo, lagunak! Adunako eskolako 5. eta 6. mailakoak gara. Oporretako egun guztietan irakasleen kafeontzian kafe kondarra egon da. Eskolara bueltatzean, kafe makinan lizuna zegoela ikusi, eta mikroskopioan aztertzeko aprobetxatu dugu. Besteak beste, lizuna onddo mota bat dela jakin dugu. Izaki bizidunen artean onddoek Fungi izeneko erreinu bat osatzen dute. Bertan 1,5 milioi onddo espezie daudela uste dute ikerlariek, baina soilik 70000 espezie inguru ezagutzen dira. Onddoak heterotrofoak dira, hau da, beraiek ez dute elikagaiak sortzeko gaitasunik. Hala izango balitz, autotrofoak izango lirateke, landareak bezala. Onddoak espora bidez ugaltzeaz gain, materia organikoa deskonposatzen dute, kate trofikoaren egituran ezinbestekoak izanik. Penizilina onddo mota batekin sortu zuen Alexander Fleming-ek. Onddoen bitartez ere (legamiak barne), Roquefort gazta, ardoa, garagardoa... egiten da. Mikroskopian behatutako laginaren irudia