Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2017

MASKARADA Adunako inauterietan

Ostiralean ederki pasa genuen Zuberoako maskarada errepresentatzen. Musikarekin arazo batzuk eduki genituen, baina azkenean lortu genuen gure dantza guztiak frontoian dantzatzea. Mil esker! zuen pazientzia gaitik! Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk ikusgai!

BERRITSU IRRATIA 8. emanaldia

Animalien proiektuarekin buru belarri gabiltzanez, Jakesen amona Anttoni Otaegiri egin diogu elkarrizketa. Oso gustura egon gara berarekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Nahia, Jakes, Lander, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu inauteriari, gaur ostegun mehea delako.  Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?

MONKEY PARK

PASA DEN OSTIRALEAN, HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK MONKEY-PARKEN EGON GINEN. KORRIKA, SALTOKA, ESKALATZEN, ... IBILI GINEN. OSO ONDO PASA GENUEN BAINA, PIXKA-PIXKA BAT NEKATU GINEN. HURRENGO URTEAN BERRIRO BUELTATUKO GARA!

MASKARADA

Kaixo, Inauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta prestaketa lanetan jarraitzen dugu. Hurrengo egunetan entseguak egingo ditugu, dantzak gurekin ikasteko, bertan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu: ASTEAZKENA 22, 11:30tan  OSTEGUNA 23, 15:30tan Ekitaldiaren bukaeran Agur Xiberua kanta abestuko dugu, berau ikastea ere animatzen zaituztegu. Maskarada ostiral arratsaldean egingo da:eskolako sarreratik irteera 14:45tan izango da. Agur Xiberua,  bazter guzietako xokorik ederrena.  Agur sorlekua,  zurekin ditut ametserik  goxoenak.  Bihotzan erditik  bortzetan elki deitadazut hasperena.  Zu utzi geroztik  bizi naiz tristerik,  abandonaturik;  ez baita herririk,  Paris ez besterik,  zu bezelakorik.  Sor lekua utzirik gazte nintzelarik  Parisen sartu nintzen kuraiez beterik.  Plazerez gose eta buruan harturik behar nuela alegera bizi bortzetan geroztik nigar egiten dit  Xiberua zuri. Agur ...

INAUTERIAK

Inauterietan, Zuberoako maskarada errepresentatuko dugu Adunako eskolakoek. Argazki hauetan taldekatzeak, jantziak, dantzak... dituzue ikusgai..

Taldeko soka salto erronkak

Tunela Gurutzatu: Hiru sokatirekin osatutako tunela alderik alde gurutzatzea da erronka. Taldeko soka eta indibiduala uztartuz: Eskuan soka dugula sartu, aurrera soka luzean salto egin eta ondoren indibidualan ere bai (Bietan batera). Bakarkako erronka: Begiak estalita sartu eta  bi salto egin ondoren atera.

Errekako karramarroa

Villabonako Aimar etorri zaigu eskolara errekako karramarroa erakustera. Aimarrek esan digu karramarroa txikia denean oskola 5-7 aldiz erortzen zaiola eta bere maskorra jan egiten duela jatekorik ez daukanean. Handitzen denean 2 aldiz erortzen zaio eta oskola gogortzen 48 ordu irauten du. Karramarro hauek desagertzear daude eta zaindu egin behar direla. Gaur bertan errekan utziko du Aimarrek lasai lasai bizitzen. Egilea: Alaitz eta Amaia

INAUTERIAK 2017

Aurtengo inauteriak berrikuntza nabarmenarekin datozkigu. Aiztondo bailaran Maskarada ikusteko parada izango dugu maiatzean eta horren harira bailarako eskoletan gaia lantzeko konpromisoa hartua dugu. Informazio gehiago nahi baldin baduzue ondorengo argazkian edo estekan klikatu. Inauteriak enlazea

English radio

Joyce and Eider favorite animal is??? On this page you can find all of the "English Corner" segments !

Barraskiloek arrautzak egin dituzte

Gaur goizean sekulako sorpresa jaso dugu. Gure eskolako barraskiloek arrautzak egin dituzte. Oso ondo ikusten dira arrautzak. Argazki batzuk atera ditugu zuei erakusteko. Etorri eskolara zuzenean ikustera. Aiert eta Amaia.

BERRITSU IRRATIA 7. emanaldia

Ibai, Irati T., Eider, Irati P., Lohitzun, Peru S., Joyce, Ander eta Eñautek burutu dugu 2017. urteko lehenengo irratsaioa. Bertan, Juan Kruz Igerabide, Adunako Euskal idazle ospetsua elkarrizketatu dugu eta beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu. Irratia beheko estekan duzue entzungai. Disfrutatu!!! Juan Kruz Igerabide ikasleekin

Parts of the body

We are learning the parts of the body and we have made a beutiful girl! She can move and dance too!

Galderaren erantzuna

Amaia Sarasolak "barraskiloak" dauden sarreran, galdera hau egin zuen: blaj kaka egingo dute ezta? eta ze kolore?

JOLAS KOOPERATIBOAK

Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, jolas kooperatiboak egin ditugu gaur ere. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan. Helburua: ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.