Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2017

IGELDORA IRTEERA

AURREKO OSTIRALEAN, H.H. 4-5 GELAKOAK , BERROBIKOEKIN JOAN GINEN IGELDOKO LAGUNAK BISITATZERA. OSO ONDO PASA GENUEN, IGELDO EZAGUTU, GIZA PROBAN ETA TOKAN JOLASTU, HAMIKETAKO GOXOA EGIN... GAINERA OPARITXO BAT EGIN ZIGUTEN! ESKERRIK ASKO IGELDOKO LAGUNEI!

Do you like....?

4 and 5 years old class:  Hello!! This week we are learning a lot of vocabulary about the food and we have made a card game. Do you want to see what kind of food do we like? Press the start button and guess it!!

TULIPANA

  TULIPANA ATERA ZAIGU,BA.HORIXKA DA, ETA TONU LARANJA BATZUK BADITU. POLIT POLITA DA.BEGIRA,BEGIRA...

English radio

Today in English corner Markel, Asier and Joyce are going to talk about animals in different habitats. On this page you can find all of the "English Corner" segments!

Txitak handitzen

Gure 7 txitak asko jaten dute eta oso pozik ikusten ditugu. 2 egunetik behin kaxako papera aldetzen diegu garbi garbi egon daitezen. Ahul jaio zen txita indarrean dago, zainketa berezia egin genion eta poz pozik gaude berarekin. “Patito feo” deitzen diote txikienek eta denen gustukoena da.

BERRITSU IRRATIA 9. emanaldia

Gaurkoan Mikel Aranburu eta Dani Etxarri elkarrizketatu ditugu irratsaioan. Beraiek txitak jaiotzeko inkubadura eta ernaldutako 12 arrautza ekarri dizkigute eskolara eta oso gustura egon gara kontu kontari. Irratsaioa, Ekiñe, Inhar, Markel, Alaitz, Asier, Joanes, Aiora eta Denisek prestatu dugu. Oso ondo pasa dugu prestatzen eta zuzenean hitz egiten. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu. Irratia beheko estekan duzue entzungai. Disfrutatu!!!

ESKERRIK ASKO IRATI!

AUEWO ODUAFV IRATI T. EORRI ZEN DOTOSITSIAE AZALPENAK EMATERA. BERARI ESKER OBETO ULERTU DUGU GELN LADATUTAKO DILISTEI GRTASENAIEA. ESERIASOIAI.   ESKERRIK ASKO IRATI! AURREKO OSTIRALEAN IRATI T. ETORRI ZEN FOTOSINTESIAREN AZALPENAK EMATERA. BERARI ESKER HOBETO ULERTU DUGU GELAN LANDATUTAKO DILISTEI GERTATZEN ZAIENA. ESKERRIK ASKO IRATI! 

Arrautzak irekitzen

12 arrautzetatik 7 txita jaio zaizkigu. Azkenengoari arrautzatik ateratzen lagundu diegu eta nahiko debila dago. Zainketa berezia egiten ari gara eta ea lortzen dugun indartzea. Arratsaldean 5 arrautza ireki ditugu ze prozesutan zeuden jakiteko. Ikusi, ikusi zer ikusi eta ikasi dugun!!!

Jungle

Jungle!! 3ª and 4ª grade of primary: Today is our turn. Look our jungle! We have done a fantastic habitat in Art class. Look our waterfalls, tropical trees and flowers, mountains and the river. Now we have to put the animals on it too. You will see them on a exhibition.....we are looking forward!!

JAZINTOAK

BEGIRA,BEGIRA JAZINTOAK ERE ATERA DIRA.ZE POLITAK, EZTA? EA TULIPANAK ATERATZEN DIREN, GURE USTEZ, GUTXI FALTA ZAIE.ADI ADI EGON!

Txitak kutxan sartzen

Gaur, hiru txita jaio dira! Eta guztira sei txita ditugu! Horietatik hiru inkubagailutik atera eta kutxara sartu ditugu. Gainontzeko hirurak, jaioberriak direnez, inkubadoran denbora gehiago egon behar dute. Kutxa barruan daudenei janaria eta ura jarri diegu eta azkar hasi dira jaten.

DILIZTAK LANDAXEN

LENEGO DILISTAK EREIN GENITUEN.  AUVU IENA BAASA LABAU ENUE. EA BARATZAKO DILISTAK JATEN DITUGUN!   DILISTAK LANDATZEN LEHENENGO DILISTAK EREIN GENITUEN. HANDITU ZIRENEAN BARATZAN LANDATU GENITUEN. EA BARATZAKO DILISTAK JATEN DITUGUN! 

Sea bed

5ª and 6ª grade of Primary: Look what we have done in Art class. We are working on this habitat: The Sea and we had a fantastic time making the seaweed, coral, waves, starfish, seashells, rocks... Our next step is to put the animals on it. You will see!! don´t worry....

Txiten jaiotza

Eskola etorri bezain azkar denak txita jaio den ikustera joan gara. Sorpresa ederra hartu dugu! Txita bat jaio zaigu: oso handia eta bizkorra da. Urduri eta irrikitan gaude ea zenbat txita jaioko zaizkigun jakiteko. Izenak ere jarri behar dizkiegu, baina ez dakigu nola desberdinduko ditugun bata bestearekin. Etxean izenak bururatzen baldin bazaizkizue bidali iruzkinak gure blogera. Ea hurrengo orduetan zenbat jaiotzen diren.                                                      Eñaut eta Eider.

Ipuin kontalaria

Gaur Itziar Zubizarreta eskolara etorri zaigu ipuin batzuk kontatzera: Txita politaren ipuina. Kurriloa eta azeriaren ipuina. Aitona eta arbiaren ipuina. Oso gustura egon gara eta ipuinetan parte hartzeko aukera ere izan dugu. Txitaren ipuina gustatu zaigu gehien! Mila esker Itziar!!!

Baratza prestatzen

Gainera, arratsaldean, LH 5 eta 6 mailakoak eskolako baratzako lurrari buelta ematen aritu dira, ongarria bota ahal izateko. Ederki lo egingo dute gaur hauek egun neketsu honen ondoren!!!

DORAEMON TALDEAREN MAZEDONIA

OSAGAIAK (4 LAGUNENTZAT) SAGARRA ½ MANDARINA 1 PLATANOA 1 UDARE ½ KIWIA ¾ MARRUBIAK 125g LARANJA ZUKUA ¼ litro NOLA EGIN: SAGARRA, MANDARINA, PLATANOA, UDAREA ETA KIWIA ZURITU ETA ONDO ZATITU. MARRUBIAK ONDO GARBITU ONDOREN PISATU ETA ZAT I TU BAITA ERE. LARANJAK HARTU ETA ZUKUA EGIN. ONTZI HANDI BATEAN ONDO NAHASTU FRUTA ETA GAINETIK LARANJA ZUKUA BOTA. ZERBITZATU ONTZI TXIKIETAN ETA….. ON EGIN

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ba al dakigu egun honen jatorria? Zergatik ospatzen da egun honetan? Noiztik dator berdintasunaren aldarrikapena? Hurrengo bideoan galdera horien erantzunak aurkituko dituzu, hau da, egunaren jatorria azaltzen du:

Jangela

2017ko Martxoan Adunako eskolan Jangelan bazkaltzen dutenen menua honako hau duzue.

ARTILEZKO TXITAK

Kaixo denoi! Badakizuenez, gure eskolan izaki bizidunei buruz lanean ari gara, eta baditugu lorak landatuta baratzean, barraskiloen txokoa elefante gelan ... Baita  oilo arraultzak  bihotzen gelan inkubagailu batean kokatuta ere! Azken hauek jaio bitartean, hona hemen DORAEMON gelakoek plastikan egin dituzten artilezko txitak.  Politak benetan !!!!!

English radio

Jakesr and Nahia are going to explain to Joyce How we celebrate the Carnaval in Tolosa. On this page you can find all of the "English Corner" segments!

LOREAK

KAIXO, LAGUNAK. OHARTU AL ZARETE BARATZEAN LANDATUTAKO ERRABOILAK ATERATZEN HASI DIRELA? ATERA DEN LORE EDER HORI, NARTZISOA DA. BESTEAK ERE ATERATZEN HASIAK DIRA BAINA LORERIK ORAINDIK EZ. GURE TXIKITXOAK ILUSIOZ HARTU DUTE BERRIA. EA BESTEAK ERE ATERATZEN ZAIZKIGUN http://adunakoherrieskola.blogspot.com.es/2016/11/lore-erraboilen-landaketa.html NARTZISOA