Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2017

OHARRA

Bihar ostirala, goizeko 10:00etan Berritsu irratia zuzenean emitituko dugu. Pertsonai famoso bat elkarrizketatuko dugu "Jakoba errekondo". Igandean euskararen eguna dela eta euskarari aipamen berezia egingo diogu irratian. Beti bezala gonbidatuak zaudete denok entzutea eta parte hartzea!!! Frekuentzia: 98.2 FM

BASO ESKOLA ALKIZAN

ZEIN ONDO PASA GENUEN ALKIZAN. ALDAPAN GORA ,BEHERA, MAKILEKIN, HOSTOEKIN, HARRIEKIN...ZENBAT GAUZA EGIN GENITUEN. BERROBI ETA ALKIZAKO LAGUNEKIN ERE JATOR--JATOR IBILI GINEN.  PAGADIAN JOLASEAN BERRIZ ERE JOANGO GINATEKE.  ORBELAREKIN 

Burdin hautsa

BURDIN HAUTSA Kaixo lagunok. Gu Martziano gelako  Amaia eta Irati gara. Burdin hautsarekin egindako esperimentua nola egin dugun ikusiko duzue bideo honetan.

English radio

Today in "English corner" Adison, Joanes and Alaitz are going to talk about California.

Jakoba Errekondo eskolan

Gaur gure eskolara Jakoba Errekondo etorri zaigu. Arrera bertso batzuk botaz egin diogu eta gure galderak erantzun ondoren baratza ikustera joan gara. Gomendio interesgarriak esan dizkigu baratza txukun edukitzeko. Mila esker gure eskolara etortzeagatik. Egilea: Inhar Iparragirre

Bertso Txapelketa

Atzoko saioan, 740.5 puntukin, Aiton Mendizule izan zen garaile, eta honekin batera, bukatu egiten dira Final Aurreko 1. itzuliko saioak. Aitor Mendiluzerekin batera,  Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, eta  Beñat Gaztelumendi sailkatu dira zuzenean. Orain, Amurrioko saioarekin Final Aurreko 2. itzulian hasiko dira. Esan bezala, azaroak 19an, Sustrai Colinak, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekuek abestuko dute. Bestetik, Donibane Lohitzunen, azaroak 26eko saioan, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Agin Laburu, Jone Uria,  Julio Soto eta Iñaki Apalategik abestuko dute. Azkenik, Iruñean izango da azkeneko Final Aurreko saioa, abenduaren 2an hain zuzen ere. Bertan, Aitor Mendiluze,  Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Alaia Martinek hartuko dute parte. Poliki poliki badoaz Finalerako bidean...

BERRITSU IRRATIA 14.emanaldia

Joanes, Denis, Alaitz, Ekiñe, Lohitzun, Xela, Urko eta Peruri egokitu zaigu irratsaioa egitea eta Maider Mendizabal pala pilotariari egin diogu elkarrizketa. Oso pozik geratu gara gaur egin dugun irratsaioarekin eta jende askok telefonotik deitu duelako baita ere. Entzun, entzun ea gustatzen zaizuen!!! Maider Mandizabal

OHARRA

Gogoratzen zaituztegu bihar ostirala, berritsu irratia arratsaldeko 14:45ean zuzenean emitituko dugula. Maider Mendizabal munduko pala txapelduna elkarriketatuko dugu. Gonbidatuak zaudete denok entzutea eta parte hartzea!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte "diskoen eskaintzan eta lehiaketan" telefonotik deituz parte hartzen!!! Frekuentzia 98.2 FM

Maider Mendizabal gurekin

Atzo, Maider Mendizabal pilotari txapelduna etorri zitzaigun eskolara. Anekdota eta bizipen asko kontatu zizkigun. Guk, "martziano gelakoak" bertso bat errezitatu genion. Ondoren jolas garaian palan jolastu genuen berarekin. Oso gustura egon ginen eta mila esker gure eskolara etortzeagatik!!!

JOLAS KOOPERATIBOAK

Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, jolas kooperatiboak egin ditugu gaur ere. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jolasetan. Helburua: ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.

Orriz orri, gozatuz irakurri

Atera dugu HIZKIEN ALTXORRAren kutxa! Udazken giroarekin hasi dugu astea, eta horrekin batera, Irakurzaletasuna bultzatu nahiean, liburuz beteriko kutxa frontoira eraman dugu.

Tertulia dialógica

Para la tertulia de esta semana teníamos que leer dos capítulos, ya que uno era muy cortito.  En el sexto capítulo, el aviador nos ha contado que la Tierra va rotando y por ello cuando en Estados Unidos es mediodía en Francia el sol se está poniendo. Pero el planeta del Principito es muy pequeño, tan tan pequeño, que con solo arrastrar la silla puede ver el crepúsculo. Por otra parte,  hemos  conocido que cuando el  Principito  está triste, le gusta ver las puestas de sol. Nos ha parecido muy conmovedor y a su vez, triste, cuando el Principito cuenta que un día vio 43 puestas de Sol. ¿ Os gustan las puestas de sol? ¿Y cuando  estáis tristes qué hacéis?

UDAZKENA IRITSI DA!

DAGOENEKO UDAZKENA GURE GELARA IRITSI DA. HOSTOAK BILDU OSTEAN, LURREAN JARRI ETA... HOSTO-FESTA EGITEKO PREST! BEGIRA ZEIN ONDO PASA DUGUN!

PNEAIOA (PLANETARIUMA)

AIORA ETA BEAITB AKAIZP OPÑLPN UIDUT ESKODL.ORRL ANETIKUIUMAIKU. ESRKU. (Aiorak eta bete aitak, Arkaitzek,planetarium txiki bat egin dute eskolarako.Horrela, planetak ikasiko ditugu.Eskerrikasko)