Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018

Maddalen Arzallus

Dakizuen bezala, gaur Maddalenen bisita izan dugu (azkenean, bai!! ) Oso goiz polita pasa dugu berarekin eta berak gurekin ere. Aurrena, eskolako txikiekin errima jolasetan aritu da, gero irratian elkarrizketatu dugu eta hamaikak jo dizkigunez, Martziano gelara joan da hamaiketako goxoa egitera. Bukatzeko, hainbat kontu esan dizkigu eta bertso batzuk ere kantatu ditugu berarekin. Neska jatorra benetan, eta bertsolari fina.  Jarraian irratiko sorpresa txiki baten aurrerapentxo bat duzue. Ezaguna egiten zaizue? Ea zeinek asmatzen duen! Bestela, gehiago entzun nahi baduzue, badakizue, irratsaiora itxoin! Hemen dituzue eguneko argazkien bideo txiki bat. Oso ondo pasa Oporrak!!! Bueltan ikusiko gara!

¿CÓMO TE COMO?

!Hola! Somos los alumnos de "Gepardo gela". Este es el vídeo del teatro "¿Cómo te como?" que hicimos ayer. Al resto de los alumnos del colegio les gustó mucho, y esperamos que os guste a vosotros también. ¡Os vais a divertir mucho! Gepardo gela

Ubik

Gaur, 2. eta 3. ziklokoak Donostiako Tabakaleran dagoen liburutegi berezi batean egon gara, Ubiken. Hau sorkuntza liburutegia da, eta horretan aritu gara, sortzen. 2. ziklokoak arte plastikoetan ibili gara eta 3. ziklokoak berriz, talde txikietan bideoak grabatzen eta editatzen. Oso irteera interesgarria, polita eta motza izan da. Asko gustatu zaigu han ikusi eta ikasitakoa!

Berritsu irratia 19. emanaldia

Ibai, Amaia, Lander, Alaitz, Julen, Markel, Aiert eta Anderri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Aiora eta Irati elkarrizketatu ditugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.  

Booktuberrak

Oharra

Berritsu irratia zuzenean! Martxoaren 16an, ostiralean, goizeko 10:00etan Berritsu irratia zuzenean emitituko dugu. Beti bezala gonbidatuak zaudete entzutera eta parte hartzera!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte "diskoen eskaintzan eta lehiaketan" telefonotik deituz parte hartzen!!! Frekuentzia: 98.2 FM

Fruta eguna

Gaur fruta eguna ospatu dugu. Lehenik, ekarritako fruta sailkatu eta pisatu dugu. Estimazioak eta alderaketak egin ondoren, taldeka fruta zuritu eta broxeta goxo batzuk prestatu ditugu. Oso goxoa zegoen dena!!

Kirol Topaketa

Ostiralean, Gepardo eta Martziano gelakoak Tolosaldeako beste Eskola Txikiekin batera, Tolosako Berazubin izan ginen. Urteroko Kirol Topaketa honetan, hainbat jolas egin genituen eta kirola eginez gozatu genuen!

My robot Punki

My robot has got a head, a body , two arms and two hands, two legs  and two  feet. He´s got ten fingers, but it hasn´t got toes. By. Ander  

Vanpire

My robot has got a head, a body, two arms, two hands, two legs, two feet and nine eyes. he hasn' t got hair. By: Denis

Emakumearen Nazioarteko eguna

Martxoak 8 ko egun berezi honetan, Martziano gelakoek, berriz ere emakume ospetsu batzuei egindako infografiak erakutsi nahi dizkizuegu. Oraingoan, euskal emakume idazle en inguruan egin ditugu. Jakin, paperean ere ikusgai jarri ditugula eskolatik ere. Lourdes Odriozola Toti Martinez de Lezea

Motozerra

   

Gaztazko piramidearen misterioa

Joanes Cestau

Los cinco: Tim persigue a un gato

Irati Polo

Berritsu irratia 18. emanaldia

Joanes, Aiora, Inhar, Jone, Irati T., Peru C., Eñaut eta Enekori egokitu zaigu irratsaioa egitea. Xabi eta Eneko Zabala, Adunako anai arraunlariak elkarrizketatu ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi izan ezkero, beheko estekan duzue entzungai. Eneko eta Xabier Zabala ikasleekin

Irristaketa Txuri Urdin

Astearte honetan izotz gaineko hastapen ikastaroa izan dugu Donostiako Txuri Urdinen. Esaera zaharrak esaten duen bezala "Eroriz ikasten da patinatzen ".

Secretos del Pony Club

Izaro Etxarri