Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2018

Aio 2018!

2018 urte hau bukatzear dagoenean, gure zorion agurrik beroena helarazi nahi dizuegu.  Eguberri on, eta urte berri ondo hasi! 

San Tomas eguna

Urtea talo janaz bukatu dugu, San Tomas eguna ospatuaz. Herri hau berezi egiten duen auzolanari esker aurrera atera dugu talojana. Ikasleak gustora, gurasoak nola ez! MIla mila esker parte hartu duzuen guztioi

Oharra

Berritsu irratia zuzenean! Bihar, abenduak 19, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsuren urteko azken emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!  Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!

San Tomas eguna!

BABARRUN JANA

Abenduak 3an babarrun jana egin genuen.Bertako babarrunak, bertan aletuta eta elkartean goxo goxo prestatuta. Primerako eguna pasa genuen.Bapo jan ondoren, herri kiroletan ibili ginen eta Ahobizi eta Belarriprest kanta ere dantzatu genuen.

Robotika- mailua (2)

Oraingoan, talde baten prozesua duzue hau. Hasieran, emandako erronkaren baldintza bati erantzuna ematen dion bideoa duzue: legorekin eta engranajeekin mailu bat egin dute eta martxan dabil. Baina, erronka zera da: engranajeekin mailu bat egitea. Eta ahal den xinpleena. Hemen bigarren bideo, erronkari eta buruko engranajeei buelta batzuk eman eta gero,  ateratako mailua.

Robotika- mailua (1)

Nagusien gelakoak matematikan multiploekin lanean hasi eta bizitza errealean nun topatu genezakeen galderari erantzunez, erronka bat sueratu zitzaigun. Mirandaolako Burdinolako mailuak bere engranajeetan multiploak ditu, eta hori nola? Lego eta Scratchetaz baliatuz, hemen gure mailu-robotak!

Kontu Kontari

Mimo handiz atondu genuen eskolako sarrera, Adunako ezaugarri den auzolanari esker, batek lorontzia, besteak, sardea, nik badut etxean saskia....eta poliki poliki, gure sarrera, baserri baten ataria irudikatu nahiean, eskola Eskolenea baserria bihurtu genuen.  Bihotz bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuegu lauroi gure gonbidapena jaso eta prest azaldu izanagatik. Juan Kruzen familiak zuen Adunako telefono bakarra, Bibik aldiz, pelotan denei irabazten zien, Maddi ikasle garaitan, eskolako alde zaharrean egoten ziren eta Egoitz berriz, Uztartzan orain jantokia den lekuan jasotzen zituen eskolak....Zenbat aldatu den Aduna! Benetan, zuekin Aduna lehen nolakoa zen imajinatzera iritsi ginen, zuen txikitako abenturak entzutea zoragarria izan zen!