Gaurkoan aldaketa asko ikusi dizkiegu gure arraultzatxoei. Goizetik arratsalde bitartean ere asko aldatu dira! Lehenengo argazkia goizean ateratakoa izan da, bertan begiak antzematen zaizkie. Bigarren argazkian berriz, hau arratsaldean ateratakoa izan dena, bertan ikus daiteken bezala, beraien garapenean, begiak atera zaizkie, isatsa ere antzeman daiteke, eta ikusten dituzue puntutxo beltzak? Ba horiek Danioren melanina da, azalari kolorea emango diotena. Guk ugaztunok ere melanina dugu, horregatik udaran "morenoago" jartzen gara! Martxa honetan bihar bertan jaioko dira!!