Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2020

Irizarrera bisita

Pasa den ostiralean Irizarrek antolatutako Hezkuntza Egunean parte hartu genuen. Lehen Hezkuntzakoak bi taldeetan bertaratu ginen, han, Irizarrek dituen proiektu ezberdinak ezagutu genituen, instalakuntzak erakutsi zizkiguten, eta azkenik, i-tram deituriko autobus elektrikoan ibili ginen. Argi dago zer den gehien gustatu zitzaiguna, ezta?

Zientziarekin jolasean

Ezagutzen duzue zerbait likidoa dena, baina gero ez da likidoa, edota solidoa dena gero solidoa ez da? Ba nahasketa honekin hori gertatzen dela ikusi genuen. Ura eta maizena besterik ez da behar esperimentu hau aurrera eramateko, eta ikusiko duze sortzen den nahasketa berezia dela.  Zientzia munduan, fluido ez newtondarra bezala ezagutzen da, eta wikipediak dioen bezala    "Sustantzia newtondarra tentsioa aplikatzean deformatu egiten den sustantzia homogeneoa da. Hau da, sustantziaren molekulen arteko distantzia oso txikia denez, ez du formarik eta ontziaren forma hartzen du. Fluido ez newtondarraren biskositatea aldatu egiten da aplikatzen zaion tentsioaren arabera, hau da, indarra aplikatutako norabidean deformatu egiten da". Benetan bitxia! 

TALO JANA

Azken egunean talo jana egin genuen oporrei hasiera emateko. Goizean goizetik gela guztiak nahastu genituen eta taldeka jarri ginen. Hasieran geletan egon ginen margotzen eta jolasten eta ondoren taloak prestatzera jeitsi ginen. Bertaratu ziren gurasoek asko lagungu ziguten. Goxo-goxoak atera zitzaizkigun!