Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2021

LIBURUEN ALTXORRA

Gaur, urtero bezala, Galtzagorriko Imanol etorri zaigu "LIBURUEN ALTXORRAREN" kaxa ekarri, bertako ipuin berriak kontatu eta erakustera.  Gure eskolan 4 asteetan egongo da 130 liburu dituen kaxa hau.   Mila esker Imanol ipuinak kontatzeagatik eta kaxa ekartzeagaitik!

Mi amigo/a tiene TEA

Ataungo barandiaran Museora irteera

Ataungo Barandiaran museoan egon dira gure ikasleak. Mari, Tartalo, Lamiak, Galtzagorriak eta Sorginen kondairak kontatu dituzte Baserriko Ganbaran eta ondoren, errota ikusi dudu barrutik eta kanpotik. Artoirina nola egiten den ikusi dugu. Azkenik, Tartato eta Martin Txiki etorri dira ipuin bat antzeztera.

Eskolako Baratza martxan

Eskolako baratza martxan jarri dugu eta honekin batera eskolako azoka! Ostegunetan eskolan ereindako barazkiak salduko ditugu. Iazko ikasturtean landatutako tomate eta piperrak saldu ditugu gaurkoan. Ateratzen dugun diruarekin hazi eta barazki gehiago erosiko ditugu. Honetaz gain, letxugak, piperrak, azenarioak eta porruak landatu ditugu!

"klikatu" estekan Bideoak ikusteko

Canva programa erabiltzen Cursor attention punteroa Telefonoarekin eskaneatzen Wetransfer bideo tutoriala Irakurle digitala istalatzen eta erabiltzen KAHOOT bideo tutoriala Audacity bigarrengo atala Audacity lehenengo atala Blogean bideo bat txertatu DRIVEN karpetak antolatu OBS web kamara OBS studio Classroom sortu irakasleak MEET bideoak sortzeko 2 aukera Pantaila edo irudi bat kapturatu

BASOPETARA IRTEERA

Urtero bezala, hilak 10, Basopetara joan ginen. Bidean hostoak eta makilak jaso genituen. Jolasteko eta txabolak egiteko tartea ere izan genuen. Primeran ibili ginen elkarrekin jolasean.

"klikatu" estekan Bideoak ikusteko

Canba programa erabiltzen MEET bideoa onartu Ikasle/Guraso Gmail posta elektronikoaren fondoa pertsonalizatu Pantaila edo irudi bat kapturatu Classroom ikasleak eta gurasoak DRIVEN karpetak antolatu Audacity lehenengo atala Audacity bigarrengo atala Irakurle digitala istalatzen eta erabiltzen Wetransfer bideo tutoriala Cursor attention punteroa

Basopeta eguna

Atzo, urtero bezala, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Elkarrekin hartu-emanak sendotzen primeran ibili ginen.

Amasara irteera

Ostiralean, ikasturteko lehen txangoa egin genuen Amasara. Bizikleta zirkuitoan saltoka oso gustura ibili ginen eta elkarrekin hartuemanak sendotzeko ere primeran etorri zitzaigun.

Zizurkilera irteera

Gaur, ikasturteko lehen txangoa egin dugu Zizurkilera. Gaurkoa ere elkarrekin hartuemanak sendotzeko ere primeran etorri zaigu.

Eskolako 1. Eguna

 Eskolako 1. Eguna iritsi da eta pasiluak motxila eta mantaletaz bete dira. HH-ko ikasleak jolasteko gogoz etorri dira.

Jangela

2021/2022 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen IRAILEKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Aurtengo irakasleak

Dagoeneko bueltan gara eta zuekin elkartzeko irrikitan gaude. Aurpegi berriekin gatoz eta aurtengo ikasturtea aurrekoak bezain ona izatea espero dugu.

Yolanda Arrietarekin formakuntza

Irakurketa aktibatzeko; ahozkotasuna eta haur literaturaren ahozko baliabidearen formakuntza jasotzen ari gara Yolanda Arrietarekin.  

Ikasturte berria ate joka daukagu!

Zer moduz oporrak? Espero dugu primeran pasatu izana! Ikasturte berria ate joka daukagunez, hementxe daukazue 2021-2022 ikasturteko egutegia. Irailaren 8an prest gaude ilusioz eta arduraz hasteko, zuen zain izango gara!!