Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2021

JANGELA

2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen ABENDUKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke .

Ahateak Baso Eskolan

Gaur Ahateen gelakoak lehen aldiz baso eskolan izan dira, eta nahiz eta girorik onena ez izan, primeran pasa dute naturarekin jolasean.

Jolasgaraia

  Aste honetan, Pegasoei eta Zentauroei Jolas Parkean tokatzen zitzaien, baina eguraldiagatik, frontoian sartuta egon behar izan dira. Gaur, eguzkia ere atera da eta Jonek ondo aprobetxatu du momentua 

Baratza

  Aste honetan Eskolako Baratzatik jasotako barazki sorta errez saldu da gurasoen artean. Letxuga, eskarola gorria, kalabazinak, perrexila eta piperrak izan dira aste honetako produktuak! Eskerrik asko familiak zuen parte hartzeagatik! Azoka txikian jasotako diruarekin haziak eta landare berriak erosiko ditugu!

Euskal Mitologia proiektua

Tximinoen gelako ikasleak, Euskal mitologia proiektuan murgilduta, Tartalo eta Lamia pertsonaia mitologiko erraldoiak egin dituzte.  

Berritsu Irratia 39. irratsaioa

Pasa den ostiralean, azaroaren 5ean, Astokiloen gelakoek eskainitako irratsaioa izan genuen. Gure gonbidatua Arantxa Arza irrati esataria izan zen. Sari asko banatu genituen eta nahiz eta telefonoarekin arazoak izan, primeran pasa genuen. Irratsaioa entzuteko aukerarik izan ez zenutenek edo berriro entzuteko aukera izan nahi baduzue, iada ahal dezue bertatik. Eskerrik asko!!!

OHARRA

Berritsu irratia zuzenean!! Ostiral honetan, azaroak 5, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 39. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!! Arantxa Arza irrati esataria elkarrizketatuko dugu. Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte diskoen eskaintzan eta lehiaketan telefonotik deituz parte hartzen!!! FREKUENTZIA 98.2 FM

Jangela

2021/2022 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen AZAROAKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Ahateak baratzeko lanetan

Adunako eskolako txikienak, ahatetxoen gelakoak; baratzako lanetan aritu dira. Baba eta ilarrak landatu dituzte hazitegietan. Txapeldunak!