Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2022

Ahateak

Ahateek itxura ederra eta goxo goxoa duten fruta brotxetak egin zituzten  

Baso Eskola

Asteartean Tximinoak Baso Eskolan egon ziren. Egun paregabea izan zuten, ezin hobea Uxueren lehen aldia izateko ere.  

Tximinoen gelakoek Txinara bidaiatu dute

Tximinoen gelako ikasleak Txinaraino egin dute bidaia. Txapela txinatarrak egin dituzte gelan eta arroza egosi dute hamaiketako orduan jateko. Txotxa txinatarrekin jaten saiatu dira eta baita batzuk lortu ere. Irai eta Adeik ere etxean egin dute arroza egosiaren errezeta eta Tximinoen gelakoekin batera egin dute hamaiketakoa bideodeiaren bitartez. . 

JANGELA

2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen geratzen direnean ABENDUKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Herriko ohiturak

Adunako ohiturak ezagutu nahi ditugu eta horretarako guraso eta herritarrekin saio ezberdinak antolatu ditugu. Atzo arratsaldean, Miren eta Arantza etorri ziren Santa Agedaren berri ematera Mendizaleen gelara. Zentauro eta Pegasoen gelara aldiz, Jone eta Ainhoa etorri ziren Oilasko jokoa nola egiten den erakustera eta nondik datorren azaltzera. Primeran pasa genuen! Mila-mila esker Miren, Arantza, Jone eta Ainhoa!

Talo Jana

Covid-a gurera etorri denetik, ez dugu egiteko aukera izan, baina aurten gure ohitura berreskuratu dugu.  Arto irina, ura eta gatzarekin ondo nahastu. Orea egin ostean, hemendik bolatxoak atera eta hauek mahai gainean ondo zanpatu. Jarraian, plantxan berotu eta amaitzeko, txistorra mutur bat jarri. Hamaiketako mundiala!  Eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin egun hau ospatzera gerturatu zareten guztioi, baita esku bat bota diguzuen guraso zein udaletxeko langileei ere.