Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2022

Jangela

2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, MARTXOKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke. 

Tximinoak Afrikan II

Haur Hezkuntzako Tximinoen gelako ikasleek Afrikako murala egin dute. Honetaz gain, gaur Irairen ama etorri da Afrikara egin zuteneko bidaiko argazkiak erakustera eta ikasleak oso gustora egon dira.  Eskerrik asko Ariane!!

Tximinoak Afrikan

Tximinoen gelako ikasleak kulturaniztasuna gaian murgilduta, Afrikako lurraldera bidaia egin dute oraingoan, eta Telmoren ama etorri da eskolara Afrikan egon zeneko bidaiaren berri ematera. Eskerrik asko Koro!!

Astokiloak

Begira zer egin duten gure astokiloek, arazoen ebazpena, robotika, jolas jarduerak eta inklusioa uztartzen dituen LEGO WEDO-rekin. Zelako artistak!!!

Benvenuti in Italia!!

Ostiralean ahateen gelakoek pizza goxoak egin zituzten. Buon appetito bambini!!

Neska eta emakume zientzialariaren eguna

Gaur otsailak 11, Neska eta Emakume zientzialariaren eguna da. Pegaso eta Zentauroak azken hilabete honetan hainbat emakume zientzialari ezagutzen joan dira eta hormairudi bat osatzeaz gain, gaur, emakume hauei buruzko Escape Roomean jolastu dira. Hain ondo, azken saria ere lortu dutela!  Zu ere animatzen al zara Escape Roomeko kutxa irekitzera? Aurrera ba! 

Astokiloak

Astokiloak ere Booktuberboom joerara batu dira. Hemen aste honetako gomendioak, Ohian, Izar eta Uxueren partetik!!!

Mendizaleak

Eskolako mendizaleak herriko azokan fruta erosi eta gero, mazedonia goxo goxoa prestatu dute. Hemen bideoa!!  

Baso Eskola

Asteartean, Ahateak Baso Eskolan egon ginen. Lokatzarekin jolasten, tximinoei bisita egin eta animaliekin aritu ginen. 

Erosketak egiten

Mendizaleak erosketak egitera joan gara, gero eskolan egingo ditugun errezeten osagai bila. Honek, kantitateak, dirua eta pisua lantzea ahalbidetu digu. 

Jangela

2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, OTSAILEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Mendizaleak

Japoniako kultura lantzen ari garenez, papiroflexia teknika erabiliz, marka orriak eta kometak egin genituen eta zenbakiak tenperekin marrazten ibili ginen ere. Zelako artistak gure mendizaleak!!!

Tximinoak

Goizean Tximinoak tximinokeriak egiten ibili gara baso eskolan. Arratsaldean, Txinatarren urte berria ospatu dugu fideo txinatarrak janez eta pelikula bat ikusiz.