Gaurkoan, Ixabel Agirresarobe eta Toyin Badmusek ipuin kontalariak etorri zaizkigu ipuinak kontatzera. ELEFANTEA ETA BERE LAGUNAK ipuina 2 hizkuntzatan kontatu digute. Lehenak euskaraz kontatu du eta bigarrenak aldiz, yoruberaz. Nigeria eta Kongo aldean hitz egiten den hizkuntza honetan animalien izenak esaten ere ikasi dute tximinoek.
Hiruhileko proiektuarekin jarraituz, Tximinoek sukaldatzen jarraitzen dute. Azkenengoa, tortilla bat izan da. Hemendik Basque Culinary Center-era. Aupa Tximinoak!!
Tximinoen gelakoek Afrikako proiektuari amaiera emateko, kontinente hortako Esther Nsue Ekiri elkarrizketatu dute (41. irratsaioko eskolako zipriztinetan dago entzun nahi baduzue), eta bukatzeko, Jerusalema dantzatu dute elkarrekin. Eskerrik asko Esther!!
Emakumearen eguna ospatzeko, bai eguerdian eta bai arratsaldean, bertso bat abestu dugu gurasoekin batera, eta hiruhilabete honetako proiektuarekin jarraituz, pintxo batzuk egin ditugu eta gurasoei eskaini dizkiegu.
Ostiral honetan, martxoaren 11n, Berritsu Irratiko 41. irratsaioa izango dugu 14:45etan. Oraingoan Egoitz Luisa izan da gurean. Ez galdu berari egin diogun elkarrizketa eta irratsaioko gainontzeko atalak ere.