Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2022

Surf

Azkenengo egunean, aspaldiko partez, Zarautzera joan ginen surf egitera, hondartzan bainatzera eta parkean jolastera. Kurtsoari amaiera emateko modurik onena!!

Larraulera irteera

Ahateak, kurtsoko azkenengo irteeran, Larraulera joan ziren. Baserri bat ikusten egon ziren eta parke batean jolasean aritu ziren ere. Asko botako zaituztegu faltan. Uda ona pasa!!

Zuzeneko kontzertua

Jone, Laia eta Nahiak ETS-ren zurekin batera kanta eskaini ziguten atzo. Artistak dira!!!

Zeinu hizkuntza

Ekainaren 14an, zeinu hizkuntzaren nazioarteko eguna izan zen, eta Tximinoek euren izena zeinu hizkuntzan adierazten ikasi dute. Artistak Angela eta gure Tximinoak!!!

Berritsu Irratia

Ostiral honetan, ekainaren 17an, Berritsu Irratiko 43. emanaldia egingo dugu. 11:45etan izango da eta 98.2 sintonian izango duzue entzungai. Etxetik ere parte hartzeko aukera izango duzue, telefonoa dagoeneko konponduta dugu eta. Animatu!!!  

Donostiara irteera

Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, lantzen ari garen proiektuarekin lotuta, eta Markelek kontatutakoarekin, Donostiara joan ginen bertako txokoak ezagutzera, eta egun batez izan bazen ere, Adunatarrek Donostia konkistatu zuten!!!  

Astokiloak bazkaltzen

Astokiloek bazkari goxo goxoa prestatu dute eta eskolan bazkaldu dute irakasleekin batera. MENUA: -Pasta entsalada. -San Jakoboak. -Fruta mazedonia

Asteasun Eskalada

Aurreko asteazkenean, Astokiloak Asteasura bizikletan joan ziren eta bertan, Aitor eta Baserriren laguntzarekin eskalatzen egon ziren Gipuzkoako rokodromorik altuenean!!! Ze ausartak gure astokiloak!!!

Donostiako historia

Aurreko ostegunean, Donostiako udaletxeko zinegotzia eta historiazalea den Markel Ormazabal izan zen gurean. Hiriari buruzko gauza oso interesgarriak eta bitxiak kontatu zizkigun. Eskerrik asko bixitagatik!!