Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2023

Lemon soda

 We have done  a delicious  lemon soda.  Ingredients:  water, lemom,sugar and apple. It wash delicious and really fresh.

Gau Beltza

 Urtero bezala, aurten ere Gau Beltza ospatu dugu. Talde anitzetan kalabazak hustu eta aurpegi beldurgarriak egin eta gero, Adunatik ginkana beldurgarri batean parte hartu dugu. Herriko 5 toki ezberdinetan irakasleak izkutaturik zeuden udazkeneko fruitu ezberdinekin. Beraiengana joan gara eta pasahitz sekretua esan eta asmatu ondoren, froga bat egin dugu eta sari moduan sagarrak, intxaurrak, urrak, mandarinak edo gaztainak jaso ditugu.  Arratsaldean mozorrotu egin gara eta desfile beldurgarri bat egin eta gero, gure beldurrak erre ditugu, eta dantzatu ostean, gurasoek prestatutako gaztain erreak jan ditugu. 

ESEKILEKUA ERAIKITZEN, STEAM PROIEKTUA

                                                                                                                                       Steameko tailerrean esekileku bat egin genuen. Ondorengo aurkezpenean pausoz-pauso material hau nola eraiki dugun  azaltzen dugu.ANIMATUKO AL ZARETE ETXEAN BAT EGITEN?

Irratsaioa

  Kaixo kurtsoko lehen irratsaioa azaroaren 3an  izango da, animatu piztu irratia !  Hurrengo kantak entzungo ditugu.

IRRISARRI LAND

  Irrisarri landen oso ondo pasa genuen eta  tirolinan bota ginen.  Baxi ezagutu genuen eta susto txiki bat  eman zigun. Hemen egun horietako irudiekin egindako bideotxoa. Gozatu!  Egileak: Manex eta Telmo 
  Kaixo, kurtso berri bat hasi dugu eta oso pozik gaude. Hurrengo astean Irrisarri landera joango gara,  bikain pasako degu!  Egileak:  Alain eta Telmo.

6-5 gelako irakurketa txokoa

  6-5 gelako irakurketa txokoa: Ikasturte honetan, irakurketa txokoa proiektuarekin jardun dugu.  Aurten ez digu denborarik eman irakurketa txokoa bukatzeko. Beraz, lan hau uzten diegu hurrengo 5-6. mailakoei.  Guk ere nahiko genuke bukatuta ikusi eta erabilera piska bat eman.  Orduan, espero dugu hurrengo urtea hain ona izatea aurten izan den bezala eta gure irakurketa txokoari erabilera polit bat ematen lortzea. Gure bukatzeko gida.                                                                                                      Gure irakurketa txokoa (bukatu gabekoa)

Literature, poems

 Hi! We have been working in literature these last weeks. Do you know what Haikus, Acrostics and Micro Stories are??? We have created some of them, check and enjoy!! Click in the next links: HAIKUS ACROSTICS MIRO STORIES

FILMS IN ENGLISH

 Hello!  We have been working hard to make to films in teh English classes, with Brenden's help. Here you can watch THE LOST CHILD and  POOR TEACHER . Enjoy them with popcorn, if you want!

BIZIKLETA MARTXA

  Atzo, urtero bezala bizikleta martxa egin genuen. LH3.mailatik LH6.mailara Asteasura joan ginen. Hiru ordu laurdeneko martxa egin genuen. Iritsitakoan parkean eta frontoian ibili ginen  eta han pasa genuen goiz osoa. Eguerdian Adunara bueltatu ginen bazkaltzera. Primeran pasa genuen!! Egilea: Nahia G.

CHILLIDA LEKU

Asteazken arratsaldean, Reale Arenan bazkaldu ondoren, Chillida Leku museora joan ginen. Gauza asko ikasi genituen: erabiltzen zituen materialak, forma desberdinen esanahiak, hutsuneen garrantzia Chillidaren eskulturetan.... Bukatzeko talde jolas batzuk egin genituen. 

Reale Arenara bisita

  Asteazken goizean Reale Arenara joan ginen. Bertan, Errealeko instalazioak barrutik  ikusi genituen. Partido aurretik eta ondoren dituzten ohiturak ikusteko aukera eduki genuen. AUPA ERREALA!!! Egilea: Aner

Logo lehiaketa

 Eskola Txikietako festaren LOGO LEHIAKET A!!  Ekaianren 11ean Lizartzan izango da ikasturte honetako Eskola Txikietako festa, eta datorren urtean, Adunan! Horretarako, Adunako Basopeta guraso elkarteak logo- lehiaketa antolatu du 2024an Adunan ospatuko den Eskola Txikien Festarako irudi gisa erabiltzeko.  Marrazki- edo margotze-teknikak eta tresnak askatasun osoz erabil daitezke. Jarraian  lehiketaren oinarriak daude.  Logoa aurkezteko azken eguna: ekainaren 5 a izango da (berau barne).  Saria, 60€ko opari txartela Villabonako Eizmendi kirol-dendan.  Animatu parte hartzera!! 

Aizpea Goenaga gure eskolan!

Ostegun honetan Aizpea Goenagaren bisita izan genuen.  Antzerki bat nola prestatzen den erakutsi zigun. Ahotsa eta tonua duten garrantziaz hitz egin zigun ere. Mila esker etortzeagatik! Egileak: Xabat eta Alain

IPUINA BASOESKOLAN

 Aste honetan basora joan gara eta Literatur astea aitzaki harturik, bertan ipuina kontatu dugu. Eguzkia lagun izan dugu eta asko gozatu dugu istorioarekin!

MARKAORRIAK EGITEN

 Literatur astea dela eta, atzo arratsaldean markaorriak egin genituen talde anitzetan. Giro paregabea aprobetxatuz kalera irten ginen sormena martxan jartzera. Markaorri politak atera zitzaizkigun eta dagoeneko liburuetan erabiltzen hasi gara!

Orrialde horiak: ESKAINTZA AZOKA

Lanbideen proiektuari amaiera emateko, ikasle bakoitzak bere trebetasuna edo zaletasuna besteei eskaini diete. Denetik izan dugu azoka honetan: batzuk, kirol ezberdinak jolasten erakutsi dute, beste batzuek intrumentuak jotzen edo abesten irakatsi dute, marrazketa ikastaroa, kubik eraikuntzen tailerra, pelukeria, makilajea, tatuajeak...    Ederki ibili gara jaso eta eman, eman eta jaso!  
  INSPIRA STEAM: Kaixo! Gu Fantastikoak gara eta gelan landu ditugun Inspira Steam –eko sei saio laburrean azalduko dizkizuegu. Susanarekin emakume zientzialariak oinarri hartuta zientzia eta estereotipoak landu ditugu. Sei saio izan ditugu. Saio hauetan zehar, Inspira STEAM zer den landu dugu, emakume zientzilariek historian zehar eta gaur egun duten garrantziaz ohartu gara, dauden estereotipoak hausnartu ditugu eta zientzia egin dugu. Oso interesgarria iruditu zaigu ez genekizkien gauzak ikasi ditugulako.       Fantastikoak
  Kaixo Adunako ikasleak! Fantastikoak  gara. Gaur kontatu  behar dizuguena, Ikerrek matematikako  klasea  eman zigula da. Berak prestatutako bingo jolasan jolastu ginen, baina ez zen bingo arrunt bat, bingoa zatiketa eta biderketei buruz izan zen. Ateratzen zituen biderketa edo zatiketen erantzunak genituen eta guk paperan esaten zituen zatiketa edo biderketa horien erantzuna baldin bageneukan markatu egin behar genuen.  Bingo egiten zuenak txupatxus bat lortzen zuen.   Oso ondo pasa genuen Ikerrek prestatutako klasearekin. Eskerrik asko Iker!!! Fantastikoak.

GURASOEN LANBIDEEN LIBURUXKA

 HIRUHILEKO HONETAN  LANBIDEAK LANDU DITUGU ETA GURASOEI LAGUNTZA ESKATU DIEGU LIBURUXKA OSATZEKO. OSO POLITA GELDITU ZAIGU. MILA ESKER GURASO GUZTIEI!

OTERO PILOTAGILEARI BIXITA

 Atzo, martxoaren 21ean, Anoetara joan ginen Otero pilotagilearen lanbidea ezagutzera. Bertan, bere lantokia ezagutzeaz aparte, pilotak pausoz pauso nola egiten diren ikasi genuen. Ondoren, Anoeta herria ezagutzeko aukera ere izan genuen. GORA PILOTAGILEAK!

KIROL TOPAKETAK

  PASA DEN OSTIRALEAN TOLOSAN EGON GINEN KIROL TOPAKETAN. BESTE ESKOLA TXIKIETAKO IKASLEEKIN TXOKO DESBERDINETAN EGON GINEN ETA BAKOITZEAN JOKU EDO KIROL DESBERDINAK PRAKTIKATU GENITUEN. PRIMERAN PASA GENUEN ETA BERRIRO ERREPIKATZEKO MODUKOA IZAN ZEN ESPERIENTZIA. EGILEAK: NAHIA, AIARA ETA LAIA  

ZER DA BIZIPOZA?

ASTELEHEN HONETAN  PORROTXEN  BISITA  IZAN DUGU. BIZIPOZA ELKARTEA ZER DEN AZALDU DIGU ETA  PRIMERAN PASA DUGU EGINDAKO JARDUEREKIN. ETA ZURETZAT ZER DA BIZIPOZA? LAIA,EGOI ETA OIHAN

ASTE MOREA. ASTELEHENA: KAMISETAK MARGOTZERA!

 Aste Morean sartu gara eta ondo hasteko asteazkenean egingo dugun Lilatoirako kamisetak margotu ditugu. Eguzki goxoa eta musikarekin, giro apartaz gozatzeko aukera izan dugu kamisetak apaindu bitartean. 

Atarira bisita

                                                 Atarira bisita LH 5-6 Martxoak 3an LH 5-6ko ikasleak ataria erredakzioa bisitatzera joan ziren. Joateko, Adunatik Zizurkilera oinez joan ziren eta Zizurkilen trena hartu zuten Tolosara. Atarira iritxitakoan, bisitarekin hasi ziren. Lehenengo, erreadakziora joan ziren ikasleak, emakume batek langileak aurkeztu zizkien. Gero, sala txiki batera joan ziren. Sala horretan emakumeak (Rebekak) nola lan egiten duten eta zeinek egiten duen lan bakoitza azaldu zien. Azalpena eta geroxeago,  atariko web orrian  ikasleak egon zirela argitaratu zuten. Ondoren, bi talde egin zituzten, tald bat hamaiketakoa egitera joan ziren sala txikira eta beste taldea irratira joan ziren beraien burua aurkezteko eta jolas bat egiteko. Jolasa: Taldean sei ikasle ziren eta sei horiek erditik banatu ziren. Talde bati bost galdera ...

M8-rako motorrak berotzen!!

 Badator EMAKUMEAREN eguna!! LH 5-6 mailakoek primerako hasiera eman diote astelehenari, asteari eta hauekin batera emakumearen eguna oinarri duen eskolan antolatu den aste moreari. Horren inguruan, gaur, Inspira Steam saioan, emakume zientzialari ezberdinak ezagutu dituzte eta hauek historian zehar euren asmakuntzekin gizarteari eginiko ekarpenak aztertu diztuzte. Hauen paperak zer nolako garrantzia duen jabetu dira eta hori ezagutzera emateko euren pankartak sortu eta gelatik eskolara atera dituzte.
ADUNAKO HERRI ESKOLAK BERE ERREDAKZIOA MARTXAN JARRI DU. Kaixo guztioi! Hedabideek gure egunerokotasunaren berri izan dezagun egiten duten lanak duen garrantzia zenbaterainokoa den denok dakigu. Bada, eskola mailan egunerokotasuna aldian behin denon eskura jartzeko, LH 5-6 mailakoek "Fantastiko" aldizkaria sortu dute eta esteka honetan argitaratutako lehen alea guztion gozamenerako eskura duzue. Zuen gustukoa izango delakoan, datorren alera arte!

INAUTERIAK 2023

Otsailaren 17an, arratsaldez, Aduna herria mozorroz, kolorez, musikaz eta dantzaz alaitu genituen.  GORA INAUTERIAK!
  Biomagunera irteera                                                                                                                                           2023/2/13, astelehena.                                    Pasa den astelehenean, 9:30etan, autobusa bila etorri zitzaigun, bertan sartu ginen eta Donostiako Biomagune zientzia gunera  joan ginen. Iritsitakoan, barrura joan eta neska batek zer egingo genuen azaldu zigun. Gero, taldetan banatu gintuzten eta ...

Iñauteritako amaiera dantza

 Kaixo lagunok!!  Iñauteriak ate joka ditugu, mozorroak prestatu al dituzue? Gu jo ta su gabiltza Iñauteri festa antolatzen. Dagoeneko egitaraua prest dugu, betiko kalejira egingo dugu geldialdiekin. Geldiguneetan dantza batzuk dantzatu ostean, eguraldiak laguntzen badigu, herriko plazan bukatu dugu eta festari amaiera emateko, azken dantza prestatu dugu. Hemen azpian duzue etxean  entsaiatu eta gurekin dantzatzeko.  Guri ilusio haundia egiten digu, animatu zaitezte!

We're going back home!!

 Hello everybody!! It is Friday, and today we finish our stay here, in Beire. It has been a great week, we have made a lot of new friends and learnt a lot of English, too!  We can't wait to see you again and tell you all the adventures we had here!! See you soon!!

Here, in Beire!

 Hello! We are already in Beire, having a great time! We are doing lots of things every day and learning a lot of English. It is cold and sunny! See you soon!

ADUNAKO BATZARRA

  ASTEAZKEN GOIZEAN SARRERAN BILDU GINEN ETA IÑAUTERIAK NOLA OSPATU NAHI DITUGUN DENON ARTEAN ERABAKI GENUEN. ATERA ZEN ERABAKIA: - ETXEKO MOZORROEKIN ETORRI -TALDE ANITZETAN ELKARTU -DANTZAK EGIN EGILEAK: ALEX ETA LIHER