Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2024

Kuiatxo tortila

KAIXO LAGUNOK!  Asteazkenean Urriak 16ean HHko ikasleak baratzera joan ziren, 2 kalabazin eta piper berdeak jaso zituzten. Ostiralean bildutako uztarekin eskola guztiarentzako merienda bat prestatu genuen. Hemen dezute egin genuen errezeta.  OSAGAIAK: Kuiatxoa Arrautzak Piperrak Gatza Olioa Ogia PAUSOAK: 1. Lehenik eta behin eskuak garbitu genituen 2. Kuiatxoa zati txikietan moztu genuen. 3. Arrautzak ontzi batera bota genituen eta nahastu egin genuen. 4. Jarraian piperrak ebaki genituen eta sartaian prejitu genituen. 5. Kuiatxoa sartaian sukaldatu genuen. 6. Ogia moztu genuen. 7. Sukaldatuko kuiatxoa arrautzera bota genuen. 8. Kuiatxoaren eta arrautzaren nahasketa sutara bota genuen eta  tortila egin genuen. 9. Eta bukatzeko kuiatxo tortilaren pintxoak egin genituen.    ON EGIN!    

Arotz-Eneara irteera

Goizean oso gogotsu geuden Arotz-Eneara joateko. Autobusa hartu eta maletak ezin kabiturik ibili ginen. Iritsi ginenean Xuban  begiralea etorri zen,eta geletara joan ginen, Lo-zakuak eta almoada fundak jarri genituen bakoitzaren ohean, gero aretora joan  ginen. Oso eguraldi txarra egin zuen eta horregatik ogia eta gailetak egin genituen. Afaltzeko guk egindako ogia jan genuen, ez zegoen oso ona.  Hurrengo goizean gosaltzera joan ginen eta guk egindako gailetak jan genituen. Ondoren herri kirolak egin genituen eta LHko gainontzekoak  etorri ziren, eta hamaiketakoa  jan genuen.Ondoren aretoan jolastu genuen eta gero bazkaltzera joan ginen.  Bazkaldu eta gero kobazuloak ikustera joan ginen, euri pixka bat hasi zen eta orduan denak kobazuloan egon ginen. Atertu zuenean aterpetxera bueltatu ginen,  Arotz-Enean altxorraren bila egin genuen eta gero afaltzera joan ginen. Afaldu eta gero pijama desfilea egin genuen eta gero ohera joan ginen. Hurrengo goizean E...